Jim Sinclair
Jim Sinclair | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lamesa, 1962ko urria (62 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | Syracuseko unibertsitatea |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktibista |
Kidetza | Autism Network International |
Jim Sinclair (Lamesa, Texas, Ameriketako Estatu Batuak, 1940) pertsona autisten eskubideen aldeko ekintzaile estatubatuarra da. Kathy Lissner Grant eta Donna Williamsekin batera, Autism Network International erakundea sortu zuten 1992an[1] eta bertako lehen koordinatzaile bihurtu zen[2].
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jim Sinclairren esanetan, ez zuen hitz egin 12 urte arte[3]. Pertsona intersexuala da eta neska bezala hazi zen. Pertsona ez-bitar eta asexual gisa identifikatzen du[4].
1998an, errehabilitazio aholkularitzako graduondoko ikaslea izan zen Syracuseko Unibertsitatean (New York estatua)[2].
Sinclair da «autisten eskubideen posizioa» adierazi zuen lehen pertsona[5]. Gainera, «autismoa duen pertsona» moduko esamoldeak baztertu dituen lehen pertsona autista dokumentatua da[6].
1993an, autistak «sendatzeko» saiakeren aurkako artikulua idatzi zuen, Don't Mourn for Us izenekoa[7].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Shapiro, Joseph. «Autism Movement Seeks Acceptance, Not Cures» NPR 2006-06-26 (Noiz kontsultatua: 2023-10-12).
- ↑ a b (Ingelesez) «Autreat 1998» Autreat (Noiz kontsultatua: 2023-10-12).
- ↑ (Ingelesez) Harmon, Amy. «How About Not 'Curing' Us, Some Autistics Are Pleading» The New York Times 2004-12-20 (Noiz kontsultatua: 2023-10-12).
- ↑ (Ingelesez) Sinclair, Jim. (1997). Self-introduction to the Intersex Society of North America. jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2009-02-07) (Noiz kontsultatua: 2023-10-12).
- ↑ (Ingelesez) Solomon, Andrew. «The Autism Rights Movement» New York Magazine 2008-05-23 (Noiz kontsultatua: 2023-10-12).
- ↑ (Ingelesez) Pripas-Kapit, Sarah. (2020). «Historicizing Jim Sinclair's "Don't Mourn for Us": A Cultural and Intellectual History of Neurodiversity's First Manifesto» Autistic Community and the Neurodiversity Movement: Stories from the Frontline. Springer, 23-39 or..
- ↑ (Ingelesez) Sinclair, Jim. (1993). «Don't Mourn for Us» Autreat (Noiz kontsultatua: 2023-10-12).