Jone Guenetxea
Jone Guenetxea | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Abadiño, 1978ko azaroaren 17a (45 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria eta gidoilaria |
Enplegatzailea(k) | Anboto |
Jone Guenetxea Arrinda (Abadiño, Bizkaia, 1978ko azaroaren 17a) ikus-entzunezko komunikazioan lizentziatua, Anboto astekariko zuzendaria da 2008tik eta Tokikom elkarteko presidentea izan da 2017tik 2021era arte.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Durangoko Kurutziaga ikastolako ikaslea izan zen umetan, ondoren Durangoko Institutuan jarraitu zuen ikasten. Euskal Herriko Unibertsitatean berriz, ikus-entzunezko komunikazioan lizentziatu zen. Zaletasunen artean dantza du, bere auzoko 12 harriak taldeko dantzaria da.
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Durangaldeko tokiko telebista batean eman zituen lehen pausoak kazetari lanetan. 2004an,eskualde horretako Anboto irratian hasi zen esatari. 2008. urtetik Anboto Komunikabideak proiektuaren zuzendaritzan dihardu eta tokian tokiko hedabideak biltzen dituen Tokikom elkarteko presidentea izan da 2017tik 2021era.[2][3][4]
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Martxoak 31 gogoan (2004) dokumentalaren gidoilaria eta zuzendaria. Durangok Guda Zibilean jasandako bonbardaketa azaltzen duen dokumentala da. Bonbardaketa bizi izan zutenen testigantzez osatuta dagoen ikusentzunezko dokumentua.[5][4]
- Jantzari: tradizioa eta parekidetasuna (2019) dokumentalaren gidoilaria izan da. Iurretako dantza taldearen inguruko dokumentala da, dantza tradizionalaren genero ikuspuntua lantzen duena.[6]
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jantzari: tradizioa eta parekidetasuna dokumentalak Cine Invisible jaialdian genero ekitatearen saria jaso zuen 2020an.[7][8]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Jone Guenetxea presidente hautatu eta jauzi kualitatiboa egiteko plangintza onartu du TOKIKOMek Batzar Nagusian - Topagunea | Euskaltzaleen Topagunea» Topagunea 2017-02-28 (Noiz kontsultatua: 2021-06-09).
- ↑ Urkizu, Urtzi. «Jone Guenetxea izendatu dute Tokikomeko presidente, Urko Aristiren ordez» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-05-13).
- ↑ Sarria, Etxahun Gonzalez. (2019-07-12). «Jone Guenetxea: "Gainontzeko hedabideok gure egiten ditugu Geuriaren arrakastak"» Geuria (Noiz kontsultatua: 2021-05-13).
- ↑ a b «fitxa -Euskarazko zinearen gordailua» -Euskarazko zinearen gordailua (Noiz kontsultatua: 2021-05-13).
- ↑ Martxoak 31 gogoan – bideografik. (Noiz kontsultatua: 2021-05-13).
- ↑ «Jantzari, Iurretako dantzarien inguruko dokumentala» dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-13).
- ↑ dantzancom. «Jantzari dokumentala saritu dute Cine Invisible jaialdian» dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2021-07-09).
- ↑ «Cine Invisible jaialdian genero ekitatearen saria jaso du 'Jantzari’ dokumentalak - Iurreta» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2021-07-09).