José Hierro
José Hierro | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | José Hierro del Real |
Jaiotza | Madril, 1922ko apirilaren 3a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Madril, 2002ko abenduaren 21a (80 urte) |
Heriotza modua | : birika-enfisema |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Real Academia Española |
Genero artistikoa | olerkigintza |
José Hierro del Real (Madrid, 1922ko apirilaren 3a - Madrid, 2002ko abenduaren 21a) espainiar poeta izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1947an argitaratu zituen lehenengo bi poema liburuak: Tierra sin nosotros (Lurra gu gabe) eta Alegría (Poza). Indar dramatikoa antzematen zaio Hierroren poesiari, eta gehiegikeria erretorikoak arbuiatzen zituela. Lekukotasuna eta intimismoa lantzen zituen, eta ardura berezia erakutsi zuen denboraz eta oroimenaz. Harenak dira, Con las piedras, con el viento (1950, Harriekin, haizearekin), Quinta del 42 (1952, 42ko kinta), Estatuas yacentes (1955, Estatua etzanak), Libro de las alucinaciones (1964, Eldarnioen liburua).
1974an bere ordu arteko liburu guztiak bildu zituen Lo que sé de mí (Neure buruaz dakidana) izeneko bilduman. Azken lanak, Agenda (1991); Prehistoria literaria (1992, Literatura historiaurrea); Cuaderno de Nueva York (1998, New Yorkeko koadernoa) eta Guardados en la sombra (2002) dira. 1998an, Espainiako letretako sari nagusia eman zioten, Cervantes saria, eta 1999an, Espainiako Erret Akademiako kide hautatu zuten.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Alegría, 1947
- Tierra sin nosotros, 1947.
- Con las piedras, con el viento, 1950.
- Quinta del 42, 1952.
- Antología, 1953
- Estatuas yacentes, 1955.
- Cuanto sé de mí, 1957.
- Poesías completas. 1944-1962, 1962.
- Libro de las alucinaciones, 1964.
- Problemas del análisis del lenguaje moral, 1970.
- Cuanto sé de mí, 1974.
- Quince días de vacaciones, 1984.
- Reflexiones sobre mi posía, 1984.
- Cabotaje, 1989.
- Agenda, 1991.
- Prehistoria literaria, 1991.
- Emblemas neurorradiológicos, 1995.
- Sonetos, 1995.
- Cuaderno de Nueva York, 1998.
- Guardados en la sombra, 2002.
- José Hierro. Poesías completas (1947-2002), 2009.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/11/21 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Euskarari ekarriak: Jose Hierro Ekarriak.armiarma.eus
- (Gaztelaniaz) Jose Hierroren biografia eta poemak Amediavoz.com