José Ramón Arteta
José Ramón Arteta | |
---|---|
(2022) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | José Ramón Arteta Foruria |
Jaiotza | Ispaster, 1934ko uztailaren 3a (90 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Irakaslea(k) | Tomás Aragüés Bernad Víctor Zubizarreta Samuel Rubio Calzón (en) Francisco Escudero |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea |
José Ramón Arteta Foruria (Ispaster, 1934ko uztailaren 3a) musika klasiko konpositore bizkaitarra da.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gerardo Arteta Altoarana eta Crispina Foruria Uriarteren semea,[2] lehen hezkuntza Aita Sakramentinoetan egin zuen eta gero Giza Zientziak, Filosofia eta Teologia ikasi zituen. Ostean magisteritza ikasketak burutu zituen.[3]
1958an Tolosara joan zen bizitzera eta Eskolapioetan irakasle bezala lanean hasi zen. Esther Ibarrolabururekin ezkondu zen eta haurrak izan zituen:[3] Gerardo[4] eta gaur soprano den Ainhoa Arteta.[5]
Musika ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tomás Aragüesen eta Víctor Zubizarretaren ikaslea izan zen Bilboko Kontserbatorioan. Kantu gregorianoa eta polifonia sakroa ikasi zuen Samuel Rubio-rekin.[1] Ahots-hezitzaile ikasketak ere egin zituen.[4]
1973an kontrapuntu, fuga eta konposizioa ikasketak abiatu zituen Francisco Escudero-rekin.[1]
1976an, Tolosako Eresoinka Abesbatza sortu eta zuzendu zuen, kalitate handiko haur-talde bat sortzeko helburuarekin; abesbatzarekin hainbat sari lortu zituzten[6] besteak beste, 1983ko Unicef lehen sari nazionala. Parisen, Kosta Urdinean, Grezian edo Jugoslavian hainbat aldiz izan ziren.[2] 1990ean, Lekeitioko Itxas Soinua Koruaren zuzendaritza hartu zuen.[7][8]
2006an, Eresoinkaren sorreraren 30 urteurrena zela eta, Tolosan omenaldi bat jaso zuen.[2]
Hainbat abeslari prestatu ditu, hala nola Ainhoa Arteta, Amaia Arberas, Amaia Urteaga, Beñat Egiarte, Naroa Enekotegi[9] edo Marife Nogales.[10][11] Gaur egun haurrentzako ahots hezkuntza eskola bat sortzeko lanean ari da.[3]
Konposizioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gaztearoak (Urtearoak). Abesbatza eta orkestra. Nazioarteko Konposizio Saria 1984.
- Soka Laukotea 1986
- Sinfonia. Orkestra. 1987
- Kontzertua. Pianoa. 1988
- Kontzertua. Pianoa. 1990
- Agur Maria
- Arrantzara
- Boga Boga
- Du di du
- Illerri otoitza
- Iñauterik
- Tuca
- Udaberria
- Udazkena
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c «ccm :: Arteta, Jose Ramon Arteta» composers-classical-music.com (Noiz kontsultatua: 2019-07-15).
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) «Las chicas de José Ramón» El Diario Vasco 2006-03-13 (Noiz kontsultatua: 2019-07-15).
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) Telleria, Mikel G. (2011). Enciclopedia general básica de Tolosa. Zazpiko Kultur Elkartea PMC 796297262. (Noiz kontsultatua: 2019-07-15).
- ↑ a b Jose Ramon Artetaren komunikazio pertsonala.
- ↑ «Biografía de Ainhoa Arteta» www.buscabiografias.com (Noiz kontsultatua: 2019-07-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (1978-11-07). «Certamen de canción y polifonía vascas» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2019-07-15).
- ↑ Josko. (2006-12-20). «LEKEITIO: NUESTRA SEÑORA DE LA ANTIGUA: Itsas Soinua» LEKEITIO (Noiz kontsultatua: 2019-07-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Clausura del Festival Internacional de Música de Lekeitio» www.bizkeliza.org (Noiz kontsultatua: 2019-07-15).
- ↑ «el camino del triunfo» estudiantes.elpais.com (Noiz kontsultatua: 2019-07-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Porque yo lo canto» El Diario Vasco 2009-02-25 (Noiz kontsultatua: 2019-07-15).
- ↑ «Marife Nogales, mezzo sopranoa - Eskualdea» Aiurri.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-15).[Betiko hautsitako esteka]