Kamisese Mara
Ratu Sir Kamisese Mara (Lomaloma, Vanua Balavu, 1920ko maiatzaren 6a - Suva, 2004ko apirilaren 18a) Fijiko presidente eta lehen ministroa izan zen. Lau Uharteetako erregea familia bateko kidea izan zen, Ratu titulua eskuratzeko eskubidearekin. Medikuntza ikasi zuen Aucklandeko Unibertsitatean, baina ez zuen karrera amaitu. Historian lizentziatu zen Oxfordeko Unibertsitatean eta ekonomian London School of Economicsean. Fijiko lehen ministro bihurtu zen herrialdeak independentzia lortu zuenean 1970an. Bere agintaldian luzean, bertakoen eta indofijiarren arteko tentsioak bere horretan jarraitu zuen. 1987an Timoci Bavadra indofijiarraren aurkako hauteskundeak galdu zituen, baina Sitiveni Rabukak zuzendutako estatu-kolpe batez boterera itzuli zuen. 1992an Rabuka aukeratuari eman zion boterea. 2003an Ratu Sir Penaia Ganilau ordezkatu zuen Fijiko presidentetzan. 2000. urtean dimititzera behartu zuten Frank Bainimaramak zuzendutako estatu-kolpe batean.