Karen Tatiana Pardo Ibarra
Karen Tatiana Pardo Ibarra | |
---|---|
Bizitza | |
Jarduerak |
Karen Tatiana Pardo Ibarra, bere ekintza profesionala ingurumen gaietan, zientzian, giza eskubideetan eta herri indigenetan bideratzen duen kazetaria da. Tierra de Resistentes-en editore eta koordinatzailea da, Latinoamerikan eta Karibeko natura defendatzen duten buruzagien aurkako eraso bortitzak ikertzen dituen proiektua. Azken urteetan Kolonbiako egunkari garrantzitsuenetan lan egin zuen: El Tiempo eta El Espectador. 2018ko Amway Kolonbiako Ingurumen Kazetaritza Sariaren irabazlea [1] [1]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gizarte komunikazioa eta kazetaritza ikasi zituen Sabanako Unibertsitatean. El Espectadorrekin erredakzioan lan egin zuen eta El Tiempo argitaletxeko ingurumen kazetaria da. [2]
Bere kazetari jarduna gerran eta ingurumenean duen eragina du ardatz:
Oraindik ez dugu lortu gerrak gure ekosistemetan izan zuen papera, positiboa eta negatiboa neurtzea” eta hortik abiatuta genero berdintasunaren inguruko elkarrizketa irekitzen da, emakumeen ahotsa entzuten ez denez eta “emakumeek Lurra ulertzen dute (...) gure etxea, bere osotasunean, elkarlotutako bizi-sistema gisa, bere umea zaintzen duen amaren ikuspegitik [3] .
Especies, espedizio berri bat
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pardok sei hilabeteko bidaia hasten du leku ezberdinetara, Amazoniako oihanean sartuz. Hor azaleratzen dira El tiempo -n argitaratutako 14 istorio, baita telebistan emititutako 12 dokumental ere. Honela ondorioztatzen du:
Especies-ek, azkenean, ulertzen lagundu zidan nola pitzatu, zauritu, zatitu den herrialde batek, urratu eta hiltzat utzi dutenak, oraindik ibiltzen jarraitzen duen. Erantzuna da: itxaropena." [4]
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen postua lortu zuen 2018ko Amway Kazetaritza Sarian - Sembrando Conciencia, kategoria profesionalean "Especies una nueva expedición" lanarekin [4], aitorpen honi esker, Amwayk Carolina Colombia Fundazioarekin lankidetzan Espainian Esperientzia Akademiko eta Kulturaleko Programan parte hartzeko aukera ematen dio. [5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Equipo editorial – El medioambiente, un desafío periodístico. .[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «Tatiana Pardo Ibarra» Dialogo Chino.
- ↑ admin. (2018-08-27). «Tatiana Ibarra es la nueva ganadora del Premio Amway de Periodismo Ambiental 2018» Fundación Carolina Colombia.
- ↑ a b Tiempo, Casa Editorial El. (2018-03-13). «EL TIEMPO y Canal Trece se embarcan en una expedición por Colombia» El Tiempo.
- ↑ «Científicas y ambientalistas que se destacan en Colombia» Diario Criterio.