Katanga
Katanga | ||
---|---|---|
Kongoko Errepublika Demokratikoa | ||
Administrazioa | ||
Izen ofiziala | Katanga | |
Estatu burujabe | Kongoko Errepublika Demokratikoa | |
ISO 3166-2 | CD-KA | |
Hiriburua | Lubumbashi | |
Deuseztapen data | 2015 | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 9°S 26°E / 9°S 26°E | |
Azalera | 496.871 km² | |
Mugakideak | Kasaï-Occidental (en) , Ekialdeko Kasaï, Maniema eta Hego Kivu | |
Demografia | ||
Biztanleria | 4.125.000 (1998) | |
Dentsitatea | 11,29 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Ordu eremua | UTC+02:00 | |
www.katanga.cd |
Katanga Kongoko Errepublika Demokratikoko hegoaldeko eskualdea da, Tanganika aintziraren, Zambiaren eta Angolaren artean dagoena. 496.887 km² eta 5.608.683 biztanle (2010) ditu. Hiri nagusiak: Lubumbashi, Kolwezi eta Likasi. Aberastasun handiak daude lurpean: kobrea, kobaltoa, uranioa, zinka, burdina, zilarra, urrea, eztainua eta manganesoa. Upemba eta Kundelunge parke nazionalak daude eskualde horretan.
1971 eta 1997 artean (Mobutu Sese Sekoren agindupeaneta Kongo Zaire zenean), izen ofiziala Shaba Probintzia zen.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Belgikako administraziopean egon zen 1885. urtetik aurrera, eta independentzia-saio ugari izan zen harrezkero. 1960. urtean Kongok independentzia eskuratu zuenean, Shabako eskualdeak Kongotik bereizi nahi izan zuen, Moise Tshombe buru zuela. Shabako independentziaren aldeko askok Angolara erbesteratu behar izan zuten, Kongoko, Belgikako eta Nazio Batuetako militarrek auzian esku hartzea erabaki zutenean. 1977. urtetik aurrera eraso ugari antolatu dituzte Shabako independentziaren aldekoek Angolatik bertatik, arrakastarik gabe.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.