Kau Kori Kura
Itxura
Kau Kori Kura | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Ordizia (Gipuzkoa) |
Musika mota | pop |
Urteak | 2015 - |
Taldekideak | |
Mikel Aizpurua Ritxar Gomez |
Kau Kori Kura pop surrealista egiten duen Ordiziako musika taldea da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mikel Aizpuruaren proiektua den arren Elurretan taldean kide izan zuen Ritxar Gomezek laguntzen dio[1]. Kantu bereziak YouTubera igotzen hasi zen, aurrenekoa Erronkariera abestia izan zen, 2015eko apirilean[2]. Dagoeneko bi disko kaleratu ditu. Abestien hitzak surrealistak dira, hona hemen abesti horien izenburu batzuk: Errauskailua Txillidalekun, Atez-ahate, Barbie ETBn (eta non dago Ken?), Atun burusoil, Gora hildakoak, Pollo-e...
2018ko Gaur ni, bihar zu diskoan Maite Arroitajauregi eta Irati Mujikak abesti batzuetan kolaboratu dute.
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2015-2017 (2017, autoekoizpena)[3]
- Gaur ni, bihar zu (2018, autoekoizpena)[4]
- Andra-gixonak (2018, autoekoizpena) - 3 abesti[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «"Izpiritu libreko artisten zain nago"» Argia (Noiz kontsultatua: 2018-06-12).
- ↑ Berria.eus. «Kau Kori Kura: ironia, eta lotsa gutxi» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-06-12).
- ↑ 2015-2017. (Noiz kontsultatua: 2018-06-12).
- ↑ Gaur ni, bihar zu. (Noiz kontsultatua: 2018-06-12).
- ↑ «KAU KORI KURA» KAU KORI KURA (Noiz kontsultatua: 2018-06-12).