Edukira joan

Kelvin Kiptum

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kelvin Kiptum

Bizitza
JaiotzaChepkorio (en) Itzuli1999ko abenduaren 2a
Herrialdea Kenya
HeriotzaKaptagat (en) Itzuli2024ko otsailaren 11 (24 urte)
Heriotza moduaistripuzko heriotza: trafiko-istripua
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)Gervais Hakizimana (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakatleta, iraupen-lasterkaria eta maratoilaria
Atletismoa
Kirol diziplinak maratoia
distantzia luzeko lasterketa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marathon world record progression (en) Itzuli2023ko urriaren 8a
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua59 kilogramo
Altuera178 zentimetro

Facebook: kelvinkiptumcheruiyot.ke Instagram: kelvinkiptumcheruiyot IAAF: 14859609 Edit the value on Wikidata

Kelvin Kiptum Cheruiyot (Chepkorio, 1999ko abenduaren 2aKaptagat, Rift ibarra, 2024ko otsailaren 11) kenyar atleta izan zen, zendu zelarik maratoiko munduko markarik hoberena zuena: 2.00.35. Bizi osoan hiru maratoi korritu zituen, eta hiru denborak munduko lehen zazpi marka onenen artean zeuden.[1]

Kelvin Kiptum 1999ko abenduaren 2an jaio zen Chepkorion, Kenyako Rift Haran Handian, Eldoretetik 30 kilometro ekialdera. Kenyar atleta askoren sorlekua da eskualde hori, eta baita atzerriko lasterkari anitzen entrenamendu-tokia ere. Haiei jarraiki hasi zen laster egiten Kelvin haurra, herri inguruko basoetan ahuntzain zebilela.[2][3]

2013an egin zuen lehenbiziko maratoi erdia, Eldoreten, 13 urte zituelarik. 2019ko martxoan egin zuen nazioarteko debuta, Lisboako maratoi erdian; bosgarren amaitu zuen. Lehenengo maratoia, berriz, Valentzian korritu zuen, 2022ko abenduan, eta nabarmen erakutsi zuen distantzia luzeko probetarako zuen gaitasuna. Irabazi zuen lasterketa, 2.01.53 markarekin. Debutari batek inoiz egindako denborarik onena zen.[1]

2023an, Londresko maratoian gailendu zen lehenik, 2:01:25 denborarekin, eta ondoren iritsi zen Chicagoko erakustaldia. Bertan erdietsi zuen munduko marka: 2.00.35. Aurrekoa, Eliud Kipchogerena, 34 segundoan hobetu zuen. Aditu gehienen arabera, aukera asko zituen ordura arte inoiz lortu gabeko balentria lortzeko: bi orduren langa jaistea.[1][4]

Auto istripu batean hil zen, 2024ko otsailaren 11n, Eldoret eta Kaptagat herrien artean. Harekin batera zihoan Gervais Hakizimana entrenatzailea, eta hura ere zendu egin zen. Emakume bat ere zihoan autoan, Sharon Kosgei, eta zauri larriekin eraman zuten erietxera. Poliziak azaldu zuenez, Kiptumek autoaren kontrola galdu zuen, eta, zuhaitz bat jo ostean, autoa 60 metroko amildegi batetik behera erori zen.[1][5]

Marka hoberenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Proba Denbora Postua Data Oharrak
Pista 10.000 metro 28:27.87 Stockholm, Suedia 2021eko maiatzak 4
Errepidea 10 km 28:17 Utrecht, Herbehereak 2019ko urriak 6
Maratoi erdia 58:42 Valentzia, Espainia 2020ko abenduak 6
Maratoia 2:00:35 Chicago, AEB 2023ko urriak 8 Munduko markarik onena

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d Arratibel Gascon, Ainara. Kelvin Kiptum hil da, maratoiko munduko marka zuen atleta. Berria, 2024ko otsailaren 12a, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2024-2-12).
  2. LRDC. La historia de Kiptum: “Él nos seguía descalzo después de cuidar a las cabras”. Sport, 2023ko urriak 8, sport.es (Noiz kontsultatua: 2024-2-12).
  3. Komen, Jonathan, Rutto, Stephen. Coachless, shoeless, but not hopeless...Kiptum, the man of the moment. The Standard, 2023ko urriak 12, standardmedia.co.ke (Noiz kontsultatua: 2024-2-12).
  4. Kiptumek maratoiko munduko errekorra ezarri du, Chicagon. Eitb, 2023ko urriak 8, eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2024-2-12).
  5. Kelvin Kiptum hil da, maratoiko munduko errekorduna. Eitb, 2024ko otsailak 12, eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2024-2-12).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]