Kleopatra III.a
Kleopatra III.a | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | K.a. 161 | ||
Heriotza | K.a. 101 (59/60 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Ptolomeo VI.a | ||
Ama | Kleopatra II.a Egiptokoa | ||
Ezkontidea(k) | Ptolemy VIII Physcon (en) | ||
Seme-alabak | |||
Haurrideak | ikusi
| ||
Leinua | Ptolomeotar dinastia | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | antzinako greziera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | monarka eta erregina |
Kleopatra III.a Evergetes (antzinako grezieraz: Κλεοπάτρα; K.a. 161-K.a. 101), Egiptoko erregina izan zen K.a. 142tik K.a. 101 arte.
Ptolomeo VI.a Filometor eta Kleopatra II.aren alaba eta Ptolomeo VII.a Neo Filopator eta Kleopatra Tearen ahizpa-arreba izan zen.[1] K.a. 142an ezkondu zen bere osaba Ptolomeo VIII.a Evergetes II.arekin, bere amaren anaia eta bigarren senarra, honekin, bost seme-alaba izan zituelarik[2]: Ptolomeo IX.a Soter II.a Latiro, Ptolomeo X.a Alexandro, Kleopatra IV.a, Kleopatra V.a Trifena eta Kleopatra Selene I.a.
Bere aita hil ondoren, bere anaiak, Egiptoko tronua lortu zuen, eta bere ama izan zen erregeordea.[1] K.a. 132an, bere ama Kleopatra II.ari aurre egin behar izatea eragiten duen gerra zibil batean, Ptolomeo VIII.ak bere seme Ptolomeo Menfita hil zuen, 13 urtekoa. Ondoren, Kleopatra II.ak, Kleopatra III.arekin eta Ptolomeo VIII.arekin bakeak egin zituen, elkarrekin gobernatuz, azkena, K.a. 116an hil zen arte.
Ptolomeo VIII.a Evergetes II.a Fiscon, berarekin ezkondu zen Kleopatra II.ari boterea kentzen saiatzeko, Ptolomeo VII.a Filopator hil ondoren. Kleopatra II.a gainetik kendu ondoren, Kleopatra III.arekin ezkondu zen K.a. 142an, erregina bihurtuz eta boterea banatuz. Bere erregealdia, ordutik aurrera, baketsua izan zen, baina despotikoa.
Ptolomeo VIII.a hil zenean, tronua, Kleopatrari, eta honek aukeratzen zuen seme-alabari utzi zion. Berak, nahiago izango zuen, tronua, bere seme txikiena zen Ptolomeo X.ari uztea, baina alexandriarrek, Ptolomeo IX.a Zipretik ekartzera behartu zuten, non gobernari zen, elkargobernatzeko, Ptolomeo IX.a bihurtuz. Bere seme txikia, Ptolomeo Alexandro, orduan, Ziprera bidalia izan zen, bere anaia gobernari bezala ordezteko.
Kleopatra, Ptolomeo IX.agandik dibortziatu zen, hiltzea saiatu izana leporatuz, eta Alexandro ekarri zuen berriz Egiptora, Ptolomeo X.a bihurtuz. Baina Ptolomeo X.az aspertu, eta Ptolomeo IX.a ekarri zuen berriz. Berriz Ptolomeo IX.az aspertu, eta X.a itzuli zen.[3] Honek, bere amaren azpijokoak zirela eta kokoteraino eginik, K.a. 101ean hil zuen.
Kleopatra III.a Evergetes, emakume bizi bat izan zen, bere semeak tronuratu, kanporatu ezkondu eta dibortziatu zituena: Ptolomeo IX.a Soter (K.a. 116tik K.a. 107rarte eta K.a. 89tik K.a. 81erarte gobernatu zuena), Ptolomeo X.a (K.a. 107tik K.a. 88arte gobernatu zuena) eta bere alabak. Dirudienez, paper garrantzitsu bat izan zuen Alexandriako gortean bere senarra hil ondoren, eta benetan egon zen tronuan hila izan zen arte, bere seme Ptolomeo X.ak K.a. 101eko irailean ideiaturiko erailketa.[2]
Aurrekoa Ptolomeo VIII.a eta Kleopatra II.a |
Elkargobernaria Ptolomeo VIII.a eta Kleopatra II.arekin Ptolomeotar dinastia |
Ondorengoa Kleopatra II.a |
Aurrekoa Kleopatra II.a |
Elkargobernaria Ptolomeo VIII.a, Kleopatra II.a, Ptolomeo IX.a eta Ptolomeo X.arekin Ptolomeotar dinastia |
Ondorengoa Ptolomeo X.a |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «Ptolomeo VI» www.tyndalehouse.com (Noiz kontsultatua: 2018-05-15).
- ↑ a b «Cleopatra III» www.tyndalehouse.com (Noiz kontsultatua: 2018-05-15).
- ↑ «Ptolomeo VIII» www.tyndalehouse.com (Noiz kontsultatua: 2018-05-15).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kleopatra III.a |