Koldo Zuazo
- Artikulu hau hizkuntzalariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Zuhatzu».
Koldo Zuazo | |
---|---|
(2011) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Koldo Karlos Zuazo Zelaieta |
Jaiotza | Eibar, 1956ko urriaren 20a (68 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Doktorego ikaslea(k) | Josep del Rio Rodríguez |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | hizkuntzalaria eta idazlea |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Koldo Karlos Zuazo Zelaieta[1] (Eibar, Gipuzkoa, 1956ko urriaren 20a) hizkuntzalaria da, EHUko irakaslea (Dialektologia eta Euskararen Soziolinguistika arloetan) eta euskaltzain urgazlea. Euskalkiak ikertzen nabarmendu[2] da; gaur egungo euskalkien sailkapena eta mapa (1998koa lehena, geroztik hainbat aldiz berritua) lan horren emaitzak dira, Louis Lucien Bonaparterenaz (1863) geroztik eginiko lehen berrikuspen handia. Euskara batuaren alde ere lan egin du eta, bereziki, euskalkien altxorra jasoko lukeen euskara batuaren ereduaren alde. Hartara, euskara batu estandarraren barruan "tokiko batuak" sortzearen aldekoa da.
Euskalkien sorrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskalkien sorlekuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskalkien (eta, oro har, euskal hizkuntzako berrikuntzen) sei sorgune aipatu ditu, ia denak hiri girokoak (eta ez artzain gizartekoak):
a) Iruñea.
b) Gasteiz.
c) Bizkaiko erdigunea (Durango-Zornotza-Gernika-Lumo-Bermeo ardatza).
d) Gipuzkoako Beterri eskualdea (Donostia-Hernani-Andoain-Tolosa ardatza).
e) Lapurdiko itsasbazterra.
f) Ekialdeko sorlekua ez omen dago argi zein izan ote zen: Zuazok ez du Bearno edo Huesca izatea baztertzen.
Euskalkien kronologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mitxelenak bezala, euskalki guztiak erromatarren garaiaz geroztikoak direla frogatutzat du: besteak beste, latinetiko maileguek euskalki guztietan bilakaera bera izan dute.
Iruñea bide da euskarako berrikuntzen lehenengo sorgunea. Mendebaleko euskalkia (Araba, Bizkaia, Deba ibarra) eta ekialdekoa (Zuberoa, Erronkari, Zaraitzu) gainerakoetatik bereizten lehenak[3][4][5] izan ziren.
Mendebaleko euskara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iraultzailea izan da Zuazok mendebaleko euskararen jatorriari buruz plazaratutako teoria: haren esanetan, mendebaleko euskalkiaren sorlekua segur aski Araba izan zen eta, zehazkiago, Gasteiz. Horren frogatzat, Bizkaiko, Nafarroa Garaiaren sartaldeko, Deba ibarreko eta Goierriko euskarek batera dituzten ezaugarriak aipatu ditu.[3][4]
Euskalkien mapa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskalkiei buruzko bere ikerketak 1998an modu grafikoan mapa koloretsu batean islatu zituen, «Euskalkiak, gaur» izenburuko artikuluaren bukaeran.[6] Andoni Elordui marrazkilaria arduratu zen Zuazok buruan zeukan euskalkien mapa paperean jartzeaz eta geroztik lan hori «Koldo Zuazoren euskalkien mapa» izenaz ezaguna da. Gerora, 2014an, maparen bertsio eguneratua atera zuen Zuazok, aldaketa zenbaitekin.[7]
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Webgunea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Koldo Zuazok sortutako Euskalkiak webgunean, gaur egungo euskararen gaineko argibideak ematen dira: euskara batua, tokiko estandarrak, euskalkiak, hizkerak... Argibide teorikoez gainera, ikus-entzunezkoak ere eskura daude, 2015ean abian jarria, Euskal Herriko Unibertsitatearen babesean.
Ikerlanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Euskararen batasuna. Euskaltzaindia, 1988.
- Euskararen sendabelarrak. Alberdania, 2000.
- Euskalkiak. Herriaren lekukoak, Elkar, 2003.
- Euskara batua: ezina ekinez egina. Elkar, 2005.
- Deba ibarreko euskara. Dialektologia eta tokiko batua. Badihardugu, 2006.
- Euskalkiak. Euskararen dialektoak. Elkar, 2008. (Ingelesez: The Dialects of Basque. Center for Basque Studies - University of Nevada, Reno, 2013).
- Sakanako euskara. Burundako hizkera. Nafarroako Gobernua eta Euskaltzaindia, 2010.
- El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.
- Arabako euskara. Elkar, 2012. (Gaztelaniaz: El euskera de Álava. Arabako Foru Aldundia, 2013).
- Mailopeko euskara. UPV/EHU, 2013.
- Euskalkiak. Elkar, 2014.
- Uribe Kosta, Txorierri eta Mungialdeko euskara. UPV/EHU, 2016. (Urtzi Goitirekin elkarlanean).
- Mendebaleko euskara. Elkar, 2017.
- Sarako euskara. UPV/EHU, 2018.
- Baigorri eta Ortzaize ibarretako euskara UPV/EHU, 2021[8][9].
Fikzioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Neure buruaren alde (eleberria). Alberdania, 2011.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «EODA - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-08).
- ↑ Eibartik Zuberoara euskalkietan barrena : Koldo Zuazori gorazarre. Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua = Servicio Editorial D.L. 2020 ISBN 978-84-1319-266-6. PMC 1192405117. (Noiz kontsultatua: 2021-02-03).
- ↑ a b Koldo Zuazo (2010), El euskera y sus dialectos, ISBN 978-84-9868-202-1
- ↑ a b Koldo Zuazo (2014), Euskalkiak. ISBN 978-84-9027-238-1
- ↑ Eibartik Zuberoara euskalkietan barrena : Koldo Zuazori gorazarre. Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua = Servicio Editorial D.L. 2020 ISBN 978-84-1319-266-6. PMC 1192405117. (Noiz kontsultatua: 2020-11-29).
- ↑ Koldo Zuazo (1998), «Euskalkiak, gaur», Fontes linguae vasconum: Studia et documenta, ISSN 0046-435X, 78. zenbakia, 1998, 191-234 orrialdeak.
- ↑ Goikoetxea, Garikoitz. «BIGARREN BATASUN BIDEA: EUSKALKIAK» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-05-08).
- ↑ Zuazo, Koldo. (D.L. 2021). Baigorri eta Ortzaize ibarretako euskara. Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua = Servicio Editorial ISBN 978-84-1319-321-2. PMC 1246630346. (Noiz kontsultatua: 2021-06-17).
- ↑ «Baigorri eta Ortzaize ibarreko euskara» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-06-17).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Koldo Zuazo (2015): Euskalkiak.eus webgunea.