Kolpez kolpe
Kolpez Kolpe | ||||
---|---|---|---|---|
Kortatu taldearen | ||||
Argitaratze data | 1988 | |||
Grabazioa | 1988ko Martxoa | |||
Musika mota | Ska, Punk, Hardcore, Rock | |||
Iraupena | 35:02 | |||
Hizkuntza | Euskara | |||
Diskoetxea | Oihuka Esan Ozenki | |||
Ekoizpena | Kaki Arkarazo | |||
Kortatu taldearen kronologia | ||||
|
Kolpez kolpe, Kortatu taldearen estudioko hirugarren disko da. Disko, 1988ko martxoan grabatu zuten Donostiako IZ Estudioetan, Kaki Arkarazoren laguntzaz. Disko honetako abesti guztiak, euskaraz izan ziren grabatuak. Horretarako, Fermin eta Iñigo Muguruzak, garai horretan euskara ikasten hari zirela, Mikel Antza eta Josu Landaren laguntza jaso zuten. Abesti guztiak, Kortatu taldearenak dira Ehun ginen abestia izan ezik. Kantu hau, M-ak taldearen bertsio bat da.
Aditu askoren ustez, disko hau da Kortaturen estudioko diskorik onenena[1]. Hasiera batean Oihuka diskoetxeak kaleratu zuen disko hau, baina 1994an Esan Ozenki zigiluak berrargitaratu egin zuen.
Lehendabiziko bi albumen jai erritmoak erabat desagertuta daude disko honetan (Platinozko sudurrak abesti satirikoan izan ezik). Fermin Muguruzak Negu Gorriak izango zuen abesteko era jadanik agertzen da (Muguruzatarrek hip hop entzuten zutela adieraziz) eta gitarraren riff gogorragoak dira, Negu Gorriak albumean izango ziren moduan[2].
Abestien zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- After-Boltxebike
- Etxerat!
- Gernika 37-87
- Denboraren menpe
- A.E.K.'ko beteranoak
- Kolpez kolpe
- Oker nago
- Ehun ginen
- Platinozko sudurrak
- Makurtu gabe
Taldekideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Fermin Muguruza - Gitarra eta ahotsa.
- Iñigo Muguruza - Bajua, Gitarra eta ahotsa.
- Treku Armendariz - Bateria.
Gainontzeko musikariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Yul: gitarra, Makurtu gabe abestian.
- Mikel Laboa: ahotsa, Ehun ginen abestian.
- Jabier Muguruza: akordeoia, Platinozko Sudurrak abestian.
- Mikel Valkarlos: tronpeta, Etxerat!, Kolpez kolpe, Oker nago eta Platinozko sudurrak abestietan.
- Jabi Silguero: tronpeta, Etxerat!, Kolpez kolpe, Oker nago eta Platinozko sudurrak abestietan.
- Josetxo Silguero: saxofoia, Etxerat!, Kolpez kolpe, Oker nago eta Platinozko sudurrak abestietan.
- Juan Antonio Díez: tronboia, Etxerat!, Kolpez kolpe, Oker nago eta Platinozko sudurrak abestietan.
- Ainhoa Fraile: panderoa.
- Idoia Fraile: trikitia.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Cervantes, Xabier. (1999ko iraila). «Fermin Muguruza disco a disco» Rockdelux (166): 18..
- ↑ Snowden, Don. «Kolpez Kolpe» All Music Guide.