Edukira joan

La Madeleine eliza

Koordenatuak: 48°52′12″N 2°19′28″E / 48.87°N 2.3244°E / 48.87; 2.3244
Wikipedia, Entziklopedia askea
La Madeleine eliza
Église de la Madeleine
 Monumentu historikoa
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Udalerrien arteko lankidetzarako erakunde publikoaParis Handiko metropolia
Territorial collectivity of France with special statusParis
Udalerri barrutiaParisko 8. barrutia
Koordenatuak48°52′12″N 2°19′28″E / 48.87°N 2.3244°E / 48.87; 2.3244
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1845
JabeaParisko Udala
Izenaren jatorriaMaria Magdalena
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaRoman Catholic Archdiocese of Paris (en) Itzuli
IzenaMaria Magdalena
Arkitektura
EstiloaArkitektura neoklasikoa
Ondarea
Mérimée IDPA00088812
Kontaktua
Helbidea14 rue de Surène, 75008 Paris
Webgune ofiziala

La Madeleinen eliza (frantsesez Église de la Madeleine) Parisen dagoen eliza katoliko neoklasiko bat da. Place de la Concordetik metro batzuetara dago, Parisko 8. barrutian, maila handiko merkataritza gune garrantzitsu batean, Faubourg-Saint-Honoré kalearen ondoan.

Eraikuntza, 1764an hasi zuen Pierre Contant d'Ivryk, ondoren, 1777an, Guillaume Cotureen planoekin berreraikia izan zelarik, Frantziar Iraultzaren ondorioz, lanak, 1790etik 1805 arte bertan behera utzi behar izan ziren arren, eta, 1806an La Madeleine Armada Handiarentzako Omenaldi Tenplua bihurtu zen, Parisko Garaipen Arkua eraikitzen amaitu zen arte izan zuen funtzioa, garaipen arkuak, funtzio honetan ordezkatuz.

1837an, Parisko lehen tren-geltokia han kokatzea proposatu zuten.

1842an, berriz, eliza katoliko izatera pasa zen, oraindik gaur egun duen funtzioa.

La Madeleine eliza ez dator mendebaldeko eliza katolikoen eraikuntzekin bat, eta honek, kanpoaldetik ikusita, nahasmena sor dezake. Parisko La Madeleinen barnealdea, estilo barrokoan egina dago, honek, elizaren fatxada eta barnealdearen arteko kontraste oso interesgarria sortzen du. Harmailadiaren gainetik dagoen ikuspegia nabarmentzen da, nondik Rue Royal ikusten den, Konkordiaren Plaza eta Luxorreko Obeliskoa erdian daudelarik.

Camille Saint-Saënsek, organojole lan egin zuen hemen, 1858 eta 1877 bitartean

Parisko metroko Madeleine geltokia dago hurbil.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]