Lankide eztabaida:Abian36
Ongi etorri, Abian36, euskarazko Wikipediara! Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke. Lagungarriak izan daitezkeen loturak
Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu. Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak. Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.
|
Itzulpenak
[aldatu iturburu kodea]Kaixo Abian36! Apuntetxo bat gogorazteko itzulpenak egiten dituzunean, itzuli duzun orrialdearen eztabaida orrian {{itzulia}}
txantiloia sartu behar duzula, bestela lizentzia urraketa egingo baitzenuke. Ikusi adibidez Botadiniak. Orrialde horretako eztabaida orrian itzulia txantiloia sartu dut. Egin mesedez berdin egiten dituzun gainerako itzulpenetan. Eta segi horrela editatzen! Animo!-Xabier Cañas (eztabaida) 18:42, 15 azaroa 2016 (UTC)
Ados, oraindik aurrera egingo dut, eskerrik asko. Abian36 (eztabaida) 16:54, 17 azaroa 2016 (UTC)
- Kaixo Abian36! Gogoratu itzulpenetan
{{Itzulia}}
txantiloia sartu behar duzula artikuluaren eztabaida orrian. Ondo izan.-Xabier Cañas (eztabaida) 17:14, 11 urtarrila 2017 (UTC)- Kaixo Abian36! Bertsioa jatorrizko artikuluaren URLan agertzen da. Hartu dezagun adibide bezala Egobarroak artikulua.
- Orain artikuluaren eztabaida orrian horrela dago: {{Itzulia|es|hizkuntza=gaztelaniazko|Egobarros}}. Bi parametro falta zaizkio sartzea, itzulpenaren data eta bertsioa.
- Bertsioa sartzeko zera egin behar duzu:
- Kaixo Abian36! Bertsioa jatorrizko artikuluaren URLan agertzen da. Hartu dezagun adibide bezala Egobarroak artikulua.
- Joan artikuluaren jatorrizko hizkuntzara, kasu honetan gaztelaniara: Egobarros
- Artikulu horren Historiara (Ver historial) joan behar zara eta ondoren azken edizioaren dataren gainean klik egin (02:17 13 mar 2013)
- Nabigatzailearen URL eremuan helbidea honela azalduko da: https://es.wikipedia.org/w/index.php?title=Egobarros&oldid=65007885. Bertsioa «Oldid=» testu zatiaren eskuinean dagoena da eta letra lodiz jarri dut nabarmentzeko. Hori kopiatu eta txantiloiko parametroan sartu. Txantiloia honela geratu beharko litzateke:{{Itzulia|es|hizkuntza=gaztelaniazko|Egobarroak|2017-01-12|bertsioa=65007885}}
- Espero dut ondo azaldu izana, bestela, galdetu berriro lasai. Animo!-Xabier Cañas (eztabaida) 19:03, 12 urtarrila 2017 (UTC)
Euskara maila
[aldatu iturburu kodea]Kaixo Abian36. Zure orrialdean esaten duzunez euskaldun zaharra zara eta euskara maila altuan egin ditzakezu ekarpenak. Zure artikuluak ikusten ari naiz eta guztiek zuzenketa handiak behar dituzte, itzulpen eskasak baitira. Eskatuko nizuke arreta handiagoarekin idazteko, Wikipedian ez gara jende gehiegi eta ezin ditugu artikulu guztiak berrikusi.