Lankide eztabaida:Emilio Mañas
Ongi etorri, Emilio Mañas, euskarazko Wikipediara! Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke. Lagungarriak izan daitezkeen loturak
Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu. Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak. Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.
|
Zure hainbat ekarpen desegitea
[aldatu iturburu kodea]Arrastiri on, Emilio. Wikipedia honetako artikuluei egin dizkiezun hainbat neutraltasuna falta zen. Erromatar Eliza Katolikoaren ikuspegia egia bakarra balitz bezala ageri zen, eta hori ez da onartzen Wikipedian, ikuspegi neutrala eman behar da (ikus «Wikipediari buruz» atala). Horregatik, desegin egin ditut ekarpen horiek.
Bestalde, kontuan izan behar da euskal wikipediako oinarrizko irizpideetako bat dela Euskaltzaindiaren arauak bete beharra (ikus «Politikak» atalaren hasierako azalpena); hau da, artikuluetan ekarpenak euskara batuan egin behar dira. Artikuluetatik kanpora (hots, eztabaida orrietan eta wikilari arteko solaserako gainerako orrietan), berriz, libre da edozein euskalkitan aritzea. Ondo izan. --Xabier Armendaritz 2012-02-29, 13:13
Euskara batuan idatzi eta artikuluak wikitu
[aldatu iturburu kodea]Aurreko mezuan ohartarazi zitzaizun artikuluak euskara batuan idatzi behar direla. Era berean, artikuluak wikitu behar direla ohartarazi behar dizut. Joan Jainkoarena artikuluan ez dituzu irizpide horiek errespetatu eta beraz, artikuluari dagozkion txantiloiak jarriko dizkiot. - --Joxemai; (erantzunak) 09:43, 5 martxoa 2012 (UTC)