Lankide eztabaida:Euskaldunaa/2016
OpenStreetMap mapak euskal wikipedian
[aldatu iturburu kodea]Kaixo, mezua ipini dut txokoan, mapen kontu horren berri emateko.--Assar; (erantzun hemen) 10:21, 6 urtarrila 2016 (UTC)
ogiba ala ojiba?
[aldatu iturburu kodea]Zehazki hiztegiak ogiba esaten dik; baina eguneratuagoa dagoen Elhuyar hiztegiak, ojiba. Gainera, Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan ojiba ageri duk, arkitekturarako eta matematikarako, eta esanahi horietatik zetorrek beste esanahi berri hau. Euskaltzaindiak dik azken hitza, eta kontuan izan behar diagu Zehazki hiztegia Hiztegi Batuaren azken bertsioa baino lehenagokoa dela. --Xabier Armendaritz 2016-01-08, 15:59 (UTC)
Murumendiko mendilerroa
[aldatu iturburu kodea]Aupa, Euskaldunaa. Edizio hau dela eta, begira iezaiok zerrenda honi:
http://b5m.gipuzkoa.eus/web5000/eu/bilatzaile-geografikoa/murumendi%20mendigunea/
Hortik hartu nian nik informazioa. Ni ere harritu ninduan, eta bospasei aldiz begiratu behar izan nian Arama sartu baino lehen. Ematen duenez, Aramak badik lur muturtxo bat Oria ibaiaz ezkerraldera. --Xabier Armendaritz 2016-01-15, 16:34 (UTC)
- Neronek ere, Gipuzkoako Foru Aldundiaren webgune horretan begiratu baino lehen, ez nikek inola ere sartuko Arama... Baina, hor jartzen duenez, sartzea beste erremediorik ez diagu, mapa horiek adituek egin dituztelako. Guk gure iritziak izango dizkiagu, baina mapa horiek egin dituztenek irizpide jakin batzuk erabilita egin dizkitek, urte askoan gai horretaz ikasi eta gero.
- Dena dela, beste iturri fidagarri batean beste era batera agertzen baduk, jarri ahal izango litzateke desadostasunak badirela horretaz... Baina ez dut uste iturri fidagarriagorik aurkituko dugunik, hain zuzen ere udalerrien eta mendien mugei buruzko adituek prestatu dutelako hor dagoen informazioa. Beti gerta zitekek akatsen bat izatea, baina harritzekoa duk behin eta berriz zerrenda hori bera agertzea, ez dik akatsa ematen. --Xabier Armendaritz 2016-01-15, 16:57 (UTC)
Derbi navarro-aragonés
[aldatu iturburu kodea]Kaixo Euskaldunaa! Eskerrik asko! Muitas gracias por la traducción. El artículo todavía no está acabado en la versión aragonesa... la idea es que estos días iré completando todos los resultados que faltan, así como los partidos de copa. Añadiré además un apartado con otros partidos, como por ejemplo el que enfrentó al Real Zaragoza en primera ronda de copa del 1982 al Osasuna Promesas o los partidos de Liga y copa de Osasuna contra el Iberia SC (predecesor del Real Zaragoza hasta 1932) en los años 30. También me gustaría añadir apartados de curiosidades sobre la rivalidad/relación entre ambos equipos (por ejemplo que en el partido inaugural de La Romareda jugó Osasuna y en el inaugural de El Sadar jugó el Real Zaragoza,...). Saludos --Willtron (eztabaida) 12:27, 18 urtarrila 2016 (UTC)
Oinutsi ---> oinuts
[aldatu iturburu kodea]Kaixo. Ikusi dut "oinutsi" hitzarekin zenbait artikulu sortu dituzula. Hitz hori ez dela inongo hiztegitan jasotzen ohartarazteko idazten dizut. Zuzena "oinuts" eta hortik "oinutsen" genitiboan. Konponduko duzulakoan, agur bero bat. - --Joxemai; (erantzunak) 09:48, 24 urtarrila 2016 (UTC)
Nabarmendutako artikuluak direla eta
[aldatu iturburu kodea]Kaixo. Aste honetako artikulu nabarmena ezartzeko zure edizioa ezabatu dut, horretarako ohiko prozedura jarraitu ez duenez. Ez da lehen aldia arau hauste hori egiten duzula. Mesedez, ohiko prozedura errespetatu, behar den orrian proposatuta aurrena. - --Joxemai; (erantzunak) 06:49, 1 otsaila 2016 (UTC)
Futbol gaelikoa infotaula
[aldatu iturburu kodea]Kaixo, Euskaldunaa! Zuk sortutako Txantiloi:Futbol gaelikoa infotaula gaizki dagoelaz ohartu naiz. Ahal baduzu, konpondu zenezake mesedez? --Aihotz (erantzunak) 20:08, 3 otsaila 2016 (UTC)
Lapurdiko udalerri infotaula
[aldatu iturburu kodea]Kaixo Euskaldunaa: Txantiloi:Lapurdiko udalerri infotaula txantiloian urtarrilaren 22ko aldaketan Testu handia testua gehitu zenuen txantiloi hasieran, testu hau artikuluen hasieran agertzen delarik (ikus Donibane Lohizune, adibidez). Ez dirudi asmoa hori zenik. Begiratzerik bai ? -Lainobeltz (eztabaida) 10:55, 10 otsaila 2016 (UTC)
Hego Euskal Herriko foruak
[aldatu iturburu kodea]Kaixo, Euskaldunaa! Lehenengo eta behin zorionak eman nahi nizkizuke egiten duzun lanarengatik; erabat eredugarria benetan. Beraz, jarraitu orain arte bezain langile!
Atzo "Kategoria:Hego Euskal Herriko foruak" eta "Kategoria:Foruzaleak" sortu zenituela ikusi dut. Bigarren kategorian Fidel Sagarminaga, Mateo Moraza eta Pedro Egaña gehitu ditut, artikuluok zertxobait aipantzeaz gain. Foruak (eta haien galera) Euskal Herriko historian eta politikan izan zuten garrantzia eta eragina jakinda, uste dut gai honen inguruan oraindik ere asko dagoela egiteko. Alegia, eginda dauden artikuluak luzatu eta beste batzuk sortu behar direla. Bigarrenen artean, adibidez, "foruzaletasuna" pentsakera (ez dakit ideologia bezala definitu daitekeen) gisa edota "Foruen galera" lantzen duen artikulu propioa. Egia da Foruen galera Hego Euskal Herriko foruak edota Euskal nazionalismoaren hastapenak artikuluetan aipatzen dela, baina era laburregian. Hau guztia kontuan izanda, luzatu nahi nizuke, eskaera gisa, eta interesa izanez gero noski, etorkizun batean gai honi heltzea. Ni erabat prest nago laguntzeko. Bide batez, aipatutako biak sortu beharreko artikulu zerrendan ere jar daitezke beste norbaitek nahi izanez gero sortu ahal izateko.
-Aihotz (eztabaida) 08:57, 23 otsaila 2016 (UTC)
- Erabat ados esan eta azaldu duzunarekin, Euskaldunaa. Jakina da foruen galerak eta foruzaletasunak (karlista zein liberalak) berebiziko eragina izan zuela euskal abertzaletasunaren sorreran eta garapenean, bere agerpenerako lurra landu baitzuen, artikulu honetan ongi adierazten den bezala:http://www.elcorreo.com/alava/20080323/vizcaya/patria-vasca-20080323.html. Hiru probientzien eta Nafarroa Garaiaren arteko harremanetan eta bide desberdinak jarraitu izanean ere eragina izan zuela ere bai, faktore gehiago (eta pisuzkoak) kontuan izan behar badira ere. Are gehiago esango nuke, egungo EAJren proiektuan ere foruzaletasunak garrantzia handia du: "foru nazioa" (nación foral delakoa), aldebikotasuna edota "Itun Politikoa" (Concierto Político) bezalako terminoek argi uzten duten bezala. Hortaz, zuzen zaude: foruzaletasuna euskal nazionalismoaren aintzindaria baino gehiago da, ideologia bat da, abertzaletasunaren alde batekin eta "nabarrismo" espainolistarekin bateragarria dena hein handi batean, lehenago karlismo eta liberalismoarekin izan zen bezala.
- Bestalde, ulertzen dut aurrerantzean zure dedikazio denbora apalagoa izatea. Baina ziur naiz diozun baino ekarpen gehiago egingo dituzula! Dena den, egon trankil, hilabeteotan, patsadaz, gai honetan sakontzen aleginduko naiz. --Aihotz (eztabaida) 19:32, 23 otsaila 2016 (UTC)
EHko auzo infotaula
[aldatu iturburu kodea]Bai, hor zerbait gaizki egin dut infotaulan. Arratsaldean begiratuko dut. Dena den, adabaki modura, uste dut arazoa konpon daitekeela koordenatuen datuak wikidatan sartuta. Begiratuko dut.--Assar; (erantzun hemen) 08:24, 1 martxoa 2016 (UTC)
Jose Iarnotz / Iharnotz
[aldatu iturburu kodea]Aupa, Euskaldunaa. Gai bat duk herria, eta beste bat abizena edo deitura. Deitura Iarnotz duk euskara batuan (ikus Euskal Onomastikaren Datutegia), nahiz eta herria Iharnotz izan. Berdin gertatzen duk beste hainbat kasutan ere: Armendaritz (deitura) / Armendaritze (herria), Lazkano (deitura) / Lazkao (herria), eta abar. --Xabier Armendaritz 2016-03-09, 23:28 (UTC)
Real Zaragoza-Osasuna
[aldatu iturburu kodea]Kaixo Euskaldunaa. He terminado el artículo del an:derbi navarro-aragonés en aragonés. Ahora están incluidos todos los enlaces a los partidos, actualizadas las estadísticas y además he añadido por una parte los partidos de copa y por otra una pequeña sección con la historia del derbi. Ahora solo falta acabar la traducción al euskera (eso te toca a tí) y mantener los articulos actualizados (lo podemos hacer entre los dos). Y esperemos que al año que viene podamos añadir las nuevas casillas en amarillo (eso significaría que el derbi se vuelve a jugar donde les corresponde a estos dos equipos, en primera división :-)). Saludos --Willtron (eztabaida) 10:39, 27 martxoa 2016 (UTC)
Itzulitako artikuluak
[aldatu iturburu kodea]Kaixo. Artikulu bat beste hizkuntza bateko wikipedia batetik itzultzean, eztabaida orrian jar ezazu mesedez horri dagokion txantiloia ({{itzulia}}). Lan errutinario eta aspergarria da, baina beharrezkoa: hala egiten ez baduzu, eskubide urraketa egiten ari zara, zuretzat hartuz beste batek idatzitako edukia; gainera, lan hori beste wikilari baten esku uzten duzu. Mila esker. - --Joxemai; (erantzunak) 10:57, 28 martxoa 2016 (UTC)
Miguel de Unamuno BHI eta Merkataritza Eskola
[aldatu iturburu kodea]Kaixo, Euskaldunaa! Hasteko, eta aurrekoetan bezala, zorionak egiten ari zaren lanarengatik! Argipen txiki bat besterik ez: Miguel de Unamuno BHI eta Merkataritza Eskolak, eraikin multzo bera osatzen badute ere, euren artean ez dute zer ikusirik: lehenengoa batxilergoa ikasten den institutu publikoa da eta bigarrena, ofizialki "Bilboko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola" izena duena eta era ez ofizialean "Merkataritza eskola" edo "Elkano" (kale horretan baitago eraikina), EHUn integratutako ikastegia da. Hemen irakur dezakezu azken honen historia: https://www.ehu.eus/eu/web/enpresa-bilbo/historia.
Aihotz (eztabaida) 23:55, 18 apirila 2016 (UTC)
- Gabon edo egunon bai! Zu ere gautxoria dirudienez ;) Argitze aldera besterik ez zen. Seguruenik artikulu propioa sortu beharko da bai, konexiorik gabeko bi ikastegi baitira. Bestalde, oso ados nago zurekin, niretzat ere Katalanezko Wikipedia erreferente argia baita zentzu askotan. Izan ere, aspaldian daukat buruan Símbols nacionals de Catalunya eredu hartuta "Euskal Herriko ikurrak" artikulua sortzea. Eta laguntza beharko dut! Ondo segi!
Nafarroako erregeordeak
[aldatu iturburu kodea]Kaixo Euskaldunaa: Nafarroako erregeordeak horrela gelditu dira (1718 baino arinago jaiotakoak):
- Antonio Manrique de Lara, Alonso Idiakez Butroe eta Muxika eta Juan Manuel Fernández Pacheco Euskal Herrian, besteak munduan.
Kasuren baten beste zerbait iruditzen bazaizu esan ala zuk zeuk aldatu dezakezu.
- Diego López Pacheco, Alexandre de Bournonville eta Fernando de Moncada Euskal herritik kanpora jaio eta bizitza gehiena pasatu, eta Iruñean hil ziren. Hauekin ze kriterio? Jaiotza munduan eta heriotza Euskal Herrian?
Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 09:32, 26 apirila 2016 (UTC)
- Egoki iruditzen zait. Karguarekin hartutako kriterioa jarraituz, heriotzarekin kriterio berbera jarraituko dut, eta, beste arrazoirik ezean, munduko atalean txertatu. Mila esker erantzunagatik, zuk esan bezala, batzutan muga oso lausoa baita, eta hainbat artikulu direnean kasu horretan daudenak, eskertzen da eritzi gehiago entzutea. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 09:09, 27 apirila 2016 (UTC)
Deklinabide
[aldatu iturburu kodea]Kaiko. (eu-0) Estoy buscado a alguien dispuesto a poner a prueba unas tablas de declinación automáticas. Mi interés es la mecanización para mejorar Wiktionary, pero no tengo ninguna noción de vasco. Un amigo me ha dirigido a tí. El tema está explicado en wikt:ca:User talk:Pere prlpz#Basc. Si no lo entiendes en catalán, lo traduzco. Si no puedes, ningún problema, si sabes de alguien más que le pueda interesar te lo agradeciería. --Vriullop (eztabaida) 10:52, 14 maiatza 2016 (UTC)
Azkaineko / Azkaingo
[aldatu iturburu kodea]Euskara batuan, herriaren izena Azkaine duk, eta, horrenbestez, Azkaineko duk forma egoki bakarra. Frantsesezko Ascain izenaren eragina izango duk, segur aski, Azkaingo horren arrazoia.
Eta Euskaltzaindiaren arauei jarraituz Azkaineko denez forma zuzen bakarra, Hegoaldeko bi udal handik Bilbao eta Iruña erabili arren batere kasurik egiten ez diegun bezala, Azkaineko Udalari ere ezin kasurik egingo zioagu. --Xabier Armendaritz 2016-05-24, 10:36 (UTC)
Udalerrien infotaula txantiloi automatikoa
[aldatu iturburu kodea]Kaixo!! Nik kode guztiak oso ondo ez ditut ulertzen, baina gauza errez batzuk eginda funtzionatzen du. Denbora gutxirekin nabil azkenaldian eta mugikorretik ibiltzen naiz editatzen. Funtsean zera behar da, udalerrien datuak bilduko dituen kalkulu orria bat gutxieneko zutabe hauekin: izena, biztanleak, azalera, eta oso inportantea, Wikidatarekin lotura egingo duen kodea. Gainerako guztia Theklanek dagoeneko sortutako txantiloiak erabilita egin daiteke. Ez da zaila. Nik hasiera (orain ere!) sekulako saltsa iruditu zitzaidan eta laguntza orri hori ulertzea ere kosta egin zitzaidan, baina gero ez da hain zaila eta lan mekanikoa dexente errazten du. Ondo iruditzen bazaizu zera proposatzen dizut: bihar ezin dut baina larunbaterako edo prestatuko dut zerbait gustuko dituzun herrialdeen inguruan (exel taulak) eta pausoz pauso azalduko dizut gero zu egiten jarrai dezazun. Ez da programa berezirik instalatu behar. Zer iruditzen zaizu?--Xabier Cañas (eztabaida) 22:35, 9 ekaina 2016 (UTC)
Azala
[aldatu iturburu kodea]Hik esandako lehenengo konponbidearekin (bi aginduak lerro bakarrean jarrita) desagertu duk tartea. Eskerrik asko azala hobetzen hartutako lan guztiarengatikǃ Gustura lagundu diat ahal izan dudan apurtxoa. --Xabier Armendaritz 2016-06-17, 08:37 (UTC)
Irudi itzaleztatuak
[aldatu iturburu kodea]Egina. Kodea kopiatu eta euskaratu egin diat. --Xabier Armendaritz 2016-06-20, 22:06 (UTC)
- Uste diat itzuli behar ez zen zatitxo bat itzuli dudalako ez duela funtzionatu. Ahal duanean, proba ezak berriro, ea orain badabilen. Gabon eta bihar arteǃ --Xabier Armendaritz 2016-06-20, 22:27 (UTC)
Asteko argazkia ezabatuta?
[aldatu iturburu kodea]Kaixo!! Ohartu naiz nik aurreko astean jarri nuen Behorlegiko argazkia ezabatu duzula. Arrazoiren bat? "Eztabaida" atalean ez dut ikusi inongo arrazoirik hori egiteko.....-Josu (eztabaida) 06:00, 26 uztaila 2016 (UTC)
Nikolai Noskov and Philipp Kirkorov
[aldatu iturburu kodea]Kaixo maitea Euskaldunaa! Ez dakit zure hizkuntza euskara, baina bi aginduak ez duzu: zure hizkuntza lehen rock musikari Nikolai Noskov buruzko artikulu egin duzu, eta, ondoren, Philip Kirkorov? Artikulu horiek egiten badituzu, oso dituzu eskertzen izango naiz! Eskerrik asko! --95.55.110.93 14:53, 22 urria 2016 (UTC)
Itzulpenak
[aldatu iturburu kodea]Kaixo, Euskaldunaa.
Beste wikipedia bateko artikuluak itzultzen dituzunean, txertatu mesedez "itzulia" txantiloia eztabaida-orrian, bestela copyvio urraketa egiten delako, egiletza ez aitortzeagatik, eta baita ere lan hori beste wikilarion esku ez uzteko. Bestela ezabatua izan daiteke. Itzuli ondoren, errepasatu mesedez artikulua ortografia-akatsak eta zuzentzeko. Mila esker. - --Joxemai; (erantzunak) 07:48, 5 azaroa 2016 (UTC)
- Kaixo, Euskaldunaa. Rock progresibo, musika psikodeliko, bonba zikin artikuluetaz ari naiz. Akatsei dagokienez musika psikodeliko artikuluan "erraplikatu" (sic) jartzen duzu, lambada artikuluan "markenting", esate baterako. - --Joxemai; (erantzunak) 14:55, 5 azaroa 2016 (UTC)
Kaixo, berriz, lankide. Electronicore eta Waylon Smithers artikuluak osatzeko beste wikipedietako edukiak hartu dituzunez, aitortza hori egin behar dela gogorarazten dizut, itzulia txantiloiaren bitartez eztabaida orrian. Itzulia txantiloiaren erabilpena Txantiloi:Itzulia orrialdean duzu. Ez da kapritxoa, lizentziak eskazten duen ezinbesteko zerbait baizik. Gogoratu, halaber, artikuluak errepasatzea, akats ortografikoak eta zuzentzeko (Waylon Smithers horretan, badago baten bat). Mila esker. - --Joxemai; (erantzunak) 15:29, 11 azaroa 2016 (UTC)
Egina -Euskaldunaa (eztabaida) 14:07, 12 azaroa 2016 (UTC)
Kaixo, lankide. Aurreko kontu berdinarekin natorkizu, sortu berri dituzun artikuluetan. Eta kontuan hartu ez garela zure atzetik denbora guztian ibiliko, hemen nahiko esperientzia duzu eta. - --Joxemai; (erantzunak) 09:37, 13 azaroa 2016 (UTC)
Eskaera
[aldatu iturburu kodea]Kaixo, Euskaldunaa. Pena handiz jabetu naiz gure Wikipedia utzi nahi duzula, zorigaiztoko eztabaida luze baten ondorioz. Eztabaidak eztabaida, oso tristea iruditzen zait 8 urteko ibilbide oparo, emankor eta bikainari modu honetan amaiera ematea. Ez da erraza izango zu bezalako lankide fin, azkar eta saiatua aurkitzea. Utzi esaten zure erabakia ulertu arren, ezin dudala konpartitu. Proiektu honetan aritzen garen guztiok kultura, jakintza eta euskararen aldeko jarrera konpartitzen dugulakoan nago. Eta hiru balore horiek, nire kasuan behintzat, pertsonen arteko liskarren gainetik daude, garbi. Jakitun nago ni ez naizela inor zure erabakiak kolokan jartzeko, ezta aholkuak emateko ere. Baina apaltasun osoz eta lagun moduan eskatu nahi dizut (barkatu atrebentzia) erabaki irmoa hartu aurretik denbora hartzeko hausnartzeko. Gure Wikipediak lankide oso baliotsua galduko du zure erabakia bururaino eramaten baduzu, eta nik ez nuke nahi hori gertatzea. Besarkada bat. -Josu (eztabaida) 22:39, 15 azaroa 2016 (UTC)
Eztabaidari buruz
[aldatu iturburu kodea]Gabon zuri ere, Euskaldunaa! Lehenik eta behin mila esker nire eztabaida orrian idatzi izanagatik, apreziatzen dut hartu duzun lana eta begirunea. Itzulpenetan autokritika hori egiteko gaitasuna erakusten duzu, eta horrekin, nik uste arazoaren %80a konponduta dagoela! Hori asko gustatu zait eta apreziatzen dut.
Administratzaileren lana, benetan esaten dizut, ez da inongo pagotxa. Urtebete ere ez daramat eta gatazkak eta buruhausteak baino ez dizkit sortu. Funtsean gauza erreza da: komunitateak berak eman dituen arauak betearaztea, eta horretarako, erabiltzaileak blokeatu eta orrialdeak ezabatzeko gaitasuna. Hori da guztia. Administratzaile batentzako erreza beste leku batera begiratzea da, laissez faire laissez passer egitea, disimulatzea, ez ikusiarena egitea... "tira, hori kontu domestikoa da, etxe barruko kontuak" eta horrelakoak pentsatzea. Gertatzen dena da Wikipedian dena dela publikoa, idazten ari natzaizun gutun moduko hau ere, gutun ireki bilakatzen dela, eta beraz, denon kontua bilakatzen dela.
Nik zuen artekoa jarraitzen ari nintzen. Oso modu errazean amaitu zitekeen eztabaida zen, are gehiago, arauak onartzeko prest bazeunden. Baina eztabaida mikaztu egiten da, eta halako batean jada onartezinak iruditzen zitzaizkidan hitz batzuk topatu nituen (ez ditut errepikatuko; zuk zeuk zentzu onez ezabatu baitzenituen), eta gaiaz erabat desbideratzen zirenak (itzulpenak). Wikipedian dihardutenek errespetuz eta gizalegez tratatu behar dute elkar dio gure hirugarren euskarriak. Zer egin behar zuen administrari batek? Disimulatu eta beste alde batera begiratu? lankidea blokeatu? jarrera distantziakidea mantendu? Tira, ez dut horretan sakonduko; zaila da bizitzan neurritsua izatea. Nonbait, nire aipua eta Xabier Armendaritzena, baretu beharrean, gehiago sutu egin zintuen. Egia esaten badizut, gutxien gustatu zidana Joxemairen aurkako ondorengo difamazioa da, ez baitzait iruditzen legitimoa ez zen ezer egin zuenik. Eta egia da, era berean, agian gauzak zakar joan direla zuen artean hasieratik. Baina hori, Euskaldunaa, ez da horrelako erabaki bat hartzeko arrazoia. Badakigu honetan gabiltzanok, Wikipedian eman bezain beste jasotzen dugula, satisfazio pertsonal moduan ez bada ere. Balantzak ez du egun batetik bestera krask egiten.
Itzulpenaren inguruko arauak eta gainerakoak betetzeko prest bazaude, zergatik ez segi editatzen? Ondo dakizunez, Euskarazko Wikipedian ez daude eskuak soberan. Zure galera handia izango litzateke. Lan nekaezinaz gain, guztion ardurak ziren gauza asko egiten dituzu: azala gaurkotu, argazkiak, albisteak, bannerrak eta abar eta abar. Nik asko ikasi dut eta ikasten dut zure lana ikusten. Utzi agian denboraldi bat gauzak hotzean ikusteko, sentimenduak baretzeko (ez bakarrik zureak, ni neu ere, besteak bezala, mindua sentitu izan naiz). Itzultzeko erabakia hartzen baduzu, nire aldetik behintzat oso ongi etorria izango zara!-Xabier Cañas (eztabaida) 06:10, 16 azaroa 2016 (UTC)