Lasterka egitea
Lasterka egitea, arineketan egitea, korrika egitea, arinka egitea, lasterketa edo arineketa oinez ibiltzeko modu lasterra da, non urratsa egiten den une batean pertsonak edo animaliak lurra ez duen ukitzen. Gizakiengan, leku batetik bestera modu lasterra izateaz gainera, ariketa fisikoa eta hainbat kiroletan egiten da.
Gorputz guztiaren erabilera eskatzen duen prozesu konplexu eta koorditatua da. Banako bakoitzak modu desberdinean egiten du lasterka, baina lasterketaren mugimendu nagusiak berdinak dira. Oinezko lasterketak atletismoaren barnean sartzen diren lehiaketak dira, parte hartzaile guztien artean azkarrena zein den jakiteko; hau da, nork betetzen duen distantzia jakin bat denbora txikienean. Mundu mailan lasterketa ugari daude, hauen artean Olinpiar Jokoak edo Atletismoko Mundu Txapelketa.
Teknika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Postura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zuzena baina pixka bat aurrerantz botata egon behar da. Honek korrikalariaren grabitate zentroa oinaren aurreko parteak kokatzen du, orpoaren gainean erortzea ekidinez eta oinaren errebote mekanismoa aktibatuz. Bestalde, frenatzea saihesten du oinek ez dutelako grabitate zentroa baino aurrerago zapaltzen.
Kadentzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kirol arloko fisiologoek erakutsi dute pausoen kadentziak berebiziko konsistentzia daukala lasterkari profesionalen artean, zehazki 85 eta 100 pausu bitarte minutuko. Distantzia motzeko eta distantzia luzeko korrikalarien arteko desberdintasuna pausoaren luzera da, kadentzia baino gehiago.
Lasterketak dirauen bitartean, lasterkariaren desplazamendu abiadura kadentzia pausoen luzerarekin biderkatuta kalkula daiteke. Lasterketako abiadura minutu kilometroko neurtu ohi da.
Muskuluak, lasterka egitean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lasterka egitearen mekanismoa martxaren antzekoa da. Jaurtiketa hanka batekin egiten da eta jasotzea bestearekin. Gorputz-enborra gehiago tolesten da aurrerantz eta mugimenduak indartsuagoak eta markatuagoak dira; desberdintasun handiena gorputz osoa airean dagoen momentu baten existentzia da, martxan ez dagoena. Lurra ez da orpoarekin ukitzen, metatartsoen buruarekin baizik.
Oinez ibiltzean, oin bat beti dago lurrarekin kontaktuan, hankak erlatiboki luzeak mantentzen dira eta grabitate zentroa hanken gainean kokatzen da. Konparatuz gero, lasterketan zehar pertsonek hanka batetik bestera salto moduko bat egiten dutela esan daiteke. Salto bakoitzak grabitate zentroa altxatzen du aireratzean eta beherantz jaisten du lurreratzean. Desplazamenduan betetzen den arkuaren erdialdean, bi hankak airean daude, ez dago ezer lurrarekin kontaktuan. Pisu korporalaren igoera eta jaitsiera honek energia gastu handia eragiten du, grabitateari aurre egin eta erorketaren inpaktua absorbitzeko. Korrika egitearen ekintzak energia gehiago erabiltzea eskatzen du oinez ibiltzean baino, distantzia bera izan arren. Lasterka egiteak, lokomozio bide gisa, efizientzia baxuagoa izango luke gastatzen diren kaloriak kontuan hartuta, baina azkarragoa da.