Edukira joan

Legoland Billund

Koordenatuak: 55°44′08″N 9°07′34″E / 55.7356°N 9.1261°E / 55.7356; 9.1261
Wikipedia, Entziklopedia askea
Legoland parkea» orritik birbideratua)
Legoland Billund
Kokapena
Estatu burujabe Danimarka
Estatu Danimarka
Eskualdea Hegoaldeko Danimarka
UdalerriaBillund Municipality
Koordenatuak55°44′08″N 9°07′34″E / 55.7356°N 9.1261°E / 55.7356; 9.1261
Map
Altitudea64 m, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Irekiera1968
Inaugurazioa1968ko ekainaren 7a
JabeaMerlin Entertainments (en) Itzuli
Kontaktua
HelbideaNordmarksvej 9, 7190 Billund
Webgune ofiziala

Legoland Billund Danimarkako Billund hiriaren ondoan dagoen jolas parkea da. 140.000 m²-ko azalera hartzen du.

Lego jolas konpainiak sorturiko lehenengo parkea da. Lantegi nagusiaren ondoan 1968 urtean eraiki zen. Ondoren Ingalaterra, Alemania, Estatu Batuak eta Malaisian ere sortu dira Legoland parke berriak.

  • Mini Land: Parkearen bihotza da. Danimarkako paisaiak lego fitxekin eginak daude 1:20 eskalan, besteak beste, Amalienborg jauregia, Nyhavn eta Skagen. Ondoren Europa iparraldeko hainbat toki esanguratsu gehitu zitzaizkion eta azkenik Estatu Batuetako hainbat monumentu (Askatasunaren Estatua, Rushmore mendia, Kennedy zentro espaziala), Egiptoko Abu Simbel, Atenasko Akropolia eta azkenik Star Wars filmeko tokiak.
  • Adventure Land: atrakzioak (errusiar mendiren gisakoak) dituen eremua da.
  • DUPLO® Land: 2 eta 6 urte arteko umeentzako atala da.
  • Imagination Zone: 4 dimentsiotako filmak ikusteko prestaturiko eraikina da.
  • KNIGHTS' KINGDOM™: dragoiaren mendi errusiarra daukan atala da.
  • LEGOREDO® Town: western filmetan oinarrituriko atala.
  • Miniland
  • NINJAGO® World: azkenengo ireki den atala da.
  • Piratand: piraten filmetan oinarrituriko atala.
  • Polar Land: 2012an ireki zen. Ipar eta Hego poloetan oinarriturik dago.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]