Leonid Andreiev
Leonid Andreiev | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Oriol, 1871ko abuztuaren 9a (juliotar egutegia) |
Herrialdea | Errusiar Inperioa |
Heriotza | Gorkovskoye (en) , 1919ko irailaren 12a (48 urte) |
Hobiratze lekua | Molodyozhnoe (en) Literatorskie mostki (en) |
Heriotza modua | : bihotz-gutxiegitasuna |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Lege Fakultatea, Moskuko Estatu Unibertsitatea 1897) |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | antzerkigilea, idazlea, kazetaria, ipuin-kontalaria, poeta eta prosalaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Izengoitia(k) | James Lynch eta Л.— ев |
| |
Leonid Nikolaievitx Andreiev (Orel, Errusiar Inperioa, 1871ko abuztuaren 21agreg./abuztuaren 9ajul. - Mustamäggi, Finlandia, 1919ko irailaren 12a) errusiera idazlea izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lege-karrera labur baten ostean, idazteari ekin zion, Gorkik hartarako bihotz emanik. Bazen behin bere lehen eleberri laburrak ospea ekarri zion. Sexu-kontuak errealismoz tratatu zituen Lezea eta Lainopean (1902) eleberri laburretan, eta kritika gogorrak bildu zituen. Horietan eta 1906an agertuko zen Gobernaria izenburukoan, agerikoak ziren Gorkiren errealismoa eta Tolstoiren giro tragikoa, bizitzaren zentzugabetasunaren kontzientziarekin batera. Beste zenbait kontakizunetan, The Red Laugh (1904, Irri gorria), Ilunpea (1907), The Seven Who Were Hanged (1907, Zazpi urkatuak, Jose Morales Beldak euskaratua) lanetan, esaterako, arazo sozialak tratatu zituen, iraultzaileen adorea gai harturik. Haren antzerkian, batetik, Errusiako bizitza, Anfissa (1904), ukitu zuen, modu aski errealistaz, eta bestetik, drama sinboliko ezkorrak ondu zituen: Pentsamendua (1902), Gizon baten bizitza (1907), Ozeanoa (1911), Storitsin irakaslea (1912).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Leonid Andreiev |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.