Libertad Lamarque
Libertad Lamarque | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Rosario, 1908ko azaroaren 24a |
Herrialdea | Argentina Mexiko |
Heriotza | Mexiko Hiria, 2000ko abenduaren 12a (92 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Alfredo Malerba (en) |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, telebista-aktorea eta zinema aktorea |
Genero artistikoa | tangoa |
Musika instrumentua | light soprano (en) |
Diskoetxea | RCA Victor |
|
Libertad Lamarque (Rosario, Santa Fe, 1908ko azaroaren 24a - Mexiko Hiria, 2000ko abenduaren 12a) argentinar kantari eta antzezlea izan zen. Emakume ahotserako tango motaren sortzailetako bat izan zen. Musikarako eta antzezpenerako gaitasun bikaina izateaz gainera, oso soprano ahots altua zuen, urteak igaro ahala aldatuz joan zena.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Buenos Airesko antzokietan hasi zen lan txikiak eginez, eta atzerriko film mutu batzuetan ere parte hartu zuen, Mario Parpagnoliren Adiós Argentina (1926) filmean esaterako. 1936an izan zuen antzezle sonarik handiena, Gaucho sol eta Chilenito diskoek lortutako famaren ondorioz. Harrezkero eta José Agustín Ferreyraren zuzendaritzapean hainbat film egin zituen, besteak beste, Ayúdame a vivir (1936) eta Besos brujos (1937). 1947an, arrazoi politikoak zirela medio, Mexikora joan zen bizitzera eta han ere arrakasta handia izaten jarraitu zuen.
Lamarqueren nortasunari loturik egon ziren beti Café de los angelitos, Sombras nada más eta Madreselva tangoez egin zituen bertsio paregabeak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2015/08/18 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.