Limargi
Itxura
Limargi, Tolkienen Eraztunen Jauna trilogia ospetsuko fikziozko unibertsoan agertzen den ibai bat da. Mendi Lainotsuetan jaiotzen da, eta Fangorn basoaren iparraldea zeharkatzen du. Izenaren itzulpenari dagokionez, eztabaida handia dago. Jatorrizko sindarinezko izena itzultzeko rohandar era bat izango litzateke, jatorrizko izen horren forma batere argi ez dagoelarik. Limargi ibaiak, Rohango lurren iparraldeko muga adierazten du, Kalenardhon izeneko antzinako numenortar probintzian, eta Anduin ibaian isurtzen ditu bere urak, azken ibai honen bihurgunerik garrantzitsuenetako batean, eta, beraz, milia askotako zati batean, aipaturiko bi ibaiak, ia paraleloan doaz, eta bien artean dagoen lur zatia, Zelebranteko Zelaia bezala ezagutzen da.