Edukira joan

Lindon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lindon-en mapa Forlond eta Harlond hiriak erakusten ditu.

Lindon (elfoeraz Kantuaren lurraldea), Ered Luin mendietatik mendebaldera zegoen eskualdearen izena izan zen. Haserrearen Gerraren ondoren, Belegaer edo Itsaso Handiaren uren azpian geratu ez zen Beleriandeko toki bakarra izan zen, eta Ossiriand herrialdeari zegokion. Eguzkiaren Lehen Aroan, ezizen hori, Laiquendiek kantatzeko zuten zaletasunagatik eman zitzaion, eta Eguzkiaren Bigarren Arotik aurrera, izen hori baino ez zuen jaso.

Lindonen gobernatu zuen Gil-galadek Eguzkiaren Bigarren Aro osoan, eta gaizkitik aske zegoen lurralde bat zen, Urte Ilunetan Sauronen iluntasuna sekula iritsi ez zen tokia. Annatar bezala, Sauronek sekula ezin izan zituen Lindoneko Elfoak bereganatu, Eregionekoekin ez bezala. Han bizi izan ziren Zeleborn eta Galadriel aro horretako lehen mendeetan.

Lindoen, Portu Grisak ere aurkitzen ziren, Zirdanek zuzenduak, Itsasontzien arotza Bigarren eta Hirugarren aroan. Han jaso zituen Istariak eta han ontziratzen ziren Mendebalderantz zihoazen elfoak, baita eraztunen eramaleak ere, istorio hauen amaieran.

Eskualdea, Lhûn Golkoak bitan banatzen zuen: Iparraldean, Forlindon deitzen zen, eta, hegoaldean, Harlindon.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]