Edukira joan

Longoria jauregia

Koordenatuak: 40°25′31″N 3°41′48″W / 40.425399°N 3.696594°W / 40.425399; -3.696594
Wikipedia, Entziklopedia askea
Longoria jauregia
Kultura ondasuna
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Madrilgo Erkidegoa
UdalerriaMadril
District of MadridCentro
Neighborhood of MadridJusticia
Koordenatuak40°25′31″N 3°41′48″W / 40.425399°N 3.696594°W / 40.425399; -3.696594
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1904
Inaugurazioa1904
JabeaSGAE
Izenaren jatorriaFrancisco Javier González-Longoria (en) Itzuli
ErabiltzaileaSGAE
Arkitektura
ArkitektoaJosé Grases Riera (en) Itzuli
Estiloaarkitektura modernista
Solairuak3
Ondarea
BICRI-51-0009569

Longoria jauregia (gaztelaniaz: Palacio Longoria) XX. mendeko jauregi modernista bat da. Madril hiriko erdigunean eraikia izan zen Fernando VI kalean. Gaur egun SGAE (Sociedad General de Autores y Editores) elkartearen egoitza da. Longoria Jauregia Espainiako hiriburuko arkitektura modernistaren adibide onena da Gallardo etxearekin batera.

Eraikin hau eraiki zezaten eskatu zuen Francisco Javier González Longoria politikari eta finantzariak 1902an. Enkargua, berriz, José Grases Riera katalanak hartu zuen nahiz eta arkitekto hau ez izan estilo modernistaren jarraitzaile.

Longoria jauregiaren ezaugarri garrantzitsuenetako bat eraikuntzaren aurrealde modernista da, aurretik pasatzen diren guztientzat ikusgarria. Bertan hauteman daitezke forma ondulatuak nahiz landaredia elementu dekoratibo modura, arkitektura modernistaren funtsezko bi ezaugarri.

Longoria jauregiak, ia bere inaugurazio egunetik, berreraikitze eta aldaketa prozesu anitz jasan ditu. Hori dela eta, bere barrualdeak ez du ia zerikusirik diseinu originalarekin.

Izan ere, 1992ko bere azken berreraikitze prozesuan, ia bere barrualde guztia eraitsi zen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]