Edukira joan

Luis Eduardo Aute

Wikipedia, Entziklopedia askea
Luis Eduardo Aute

(2007)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLuis Eduardo Aute Gutiérrez
JaiotzaManila1943ko irailaren 13a
Herrialdea Espainia
Lehen hizkuntzaPhilippine English (en) Itzuli
HeriotzaMadril2020ko apirilaren 4a (76 urte)
Hobiratze lekuaSan Justoren hilerria
Heriotza moduagaixotasun infekziosoa: COVID-19a
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
frantsesa
ingelesa
italiera
tagaloa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, kantugilea, aktorea, estudioko musikaria, film-zuzendaria, gidoilaria, musikagilea, poeta, margolaria eta errealizadorea
Jasotako sariak
Genero artistikoaolerkigintza
trova (en) Itzuli
marrazki biziduneko filma
Musika instrumentuaahotsa
gitarra
DiskoetxeaRCA Victor
Ariola
Ariola
Virgin
Sony Music Entertainment

IMDB: nm0042574 Allocine: 192588 Allmovie: p307481
Musicbrainz: 35542d25-c761-49fa-a402-f752c5789517 Songkick: 184989 Discogs: 672512 Allmusic: mn0000313356 Edit the value on Wikidata

Luis Eduardo Aute Gutiérrez (Manila, Filipinak, 1943ko irailaren 13a - Madril, 2020ko apirilaren 4a[1]) espainiar kantari, pintore eta zinemagilea zen.

Zortzi urte zituela iritsi zen Espainiara bere familiarekin. Hamabost urterekin, gitarra elektrikoa jotzen zuen Los Tigres eta Los Sonor taldeekin. Nahiago izan zuen, ordea, bakarrik jarraitu musika egiten eta kantatzen, eta hala argitaratu zituen lehen diskoak. Kanta batzuk, Rosas en el mar edo Aleluya nº 1, Massiel abeslariarekin kantatu eta grabatu zituen, eta arrakasta handia izan zuten (1967). Gaztelaniaz kantatzen duen kantautore ezagunenetako bat da, eta disko asko atera zuen, batzuk arrakasta handikoak: Rito (1973), Espuma (1974) eta Babel (1976) trilogia; Albanta (1978), bere disko onenentzat jotzen dena; Entre amigos (1984), Slowly (1992), Mano a mano (1993), Silvio Rodríguez kubatar musikagilearekin egina; eta Aire-Invisible, hogeita hamaika abestiz osatua, hamasei gaztelaniaz eta gainerakoak ingelesez (1998). Horretaz gainera, abesti ugari egin zituen beste kantarientzat ere. Margolaria ere bazen, eta azalak diseinatu zituen, besteak beste. Azkenik, zinemaren munduan ere ibili zen, zuzendari eta ekoizle gisa. 2001ean plazaratu zuen lehen film luzea, Un perro llamado dolor izeneko animazio-proiektua. Disko bat baino gehiago ekoitzi zituen Tony Carmonarekin, hala nola A día de hoy (2007) eta Intemperie (2010).

  • Diálogos de Rodrigo y Gimena (RCA-Victor, 1968)
  • 24 Canciones Breves (1967-68) (RCA-Victor, 1968)
  • Álbum 1966-67 (1972)
  • Rito (Ariola, 1973)
  • Espuma (Ariola, 1974)
  • Babel (Ariola, 1975)
  • Sarcófago (Ariola, 1976)
  • Forgesound (Ariola, 1977)
  • Albanta (Ariola, 1978)
  • De Par en Par (Ariola, 1979)
  • Alma (Movieplay, 1980)
  • Fuga (Movieplay, 1981)
  • Entre Amigos (Movieplay, 1983)
  • Cuerpo a cuerpo (Ariola, 1984)
  • Nudo (Ariola, 1985)
  • 20 Canciones de Amor y un Poema Desesperado (Ariola, 1986)
  • Templo (Ariola, 1987)
  • Segundos Fuera (Ariola, 1989)
  • Ufff! (Ariola, 1991)
  • Slowly (Ariola, 1992)
  • Mano a mano (con Silvio Rodríguez; Ariola, 1993)
  • Alevosía (Virgin, 1995)
  • Paseo por el amor y el deseo (1996)
  • Aire/Invisible (Virgin, 1998)
  • Querencias (2001)
  • Alas y Balas (Virgin, 2003)
  • Auterretratos Vol. 1 (BMG Ariola, 2003)
  • Auterretratos Vol. 2 (BMG Ariola, 2005)
  • A día de hoy (BMG Ariola, 2007)
  • Humo y azar (BMG Ariola, 2007)
  • Memorable cuerpo (Sony/BMG, 2008)
  • Auterretratos Vol.3 (BMG Ariola, 2009)
  • Intemperie (2010)
  • El niño que miraba el mar (2012)

Poema-bildumak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • La matemática del espejo (Edició Ángel Caffarena, Málaga, 1975)
  • Canciones y poemas (Demófilo, 1976)
  • La liturgia del desorden (Hiperión, Madril, 1978)
  • Canciones (Hiperión, Madril, 1980)
  • Templo de carne (1986)
  • Canciones 2 (Hiperión, Madril, 1991)
  • animaLuno (Editorial El Europeo/Allegro, Madril, 1994)
  • animaLdos (Plaza/Janés, Madrid, 1999)
  • Cuerpo del delito. Canciones (1966-1999) (Celeste, Madril, 1999)
  • Volver al agua. Poesía completa (1970-2002) (Sial, Colección Contrapunto, Madril, 2002)
  • animaLtresD (Siruela, 2005)
  • animaLhada (Siruela, 2005)
  • animaLhito (Siruela, 2007)
  • No hay quinto aniMaLo (Siruela, 2010)
  • Miguel Munarriz: Aute Auténtico. Antología poética. Retrospectiva gráfica. Madril: Ya lo dijo casimiro parker, 2020. 176 or. ISBN: 978-84-121574-7-5.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) RTVE.es. (2020-04-04). «Música | Muere Luis Eduardo Aute, referente de la canción de autor española» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]