Edukira joan

Madarikazio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antzinako madarikazio greziarra, K. a. IV. mendekoa. Berunezko orri baten gainean idatzita dago.

Madarikazioa, baita ere maldizio, madarizio, birao, ernegu, lengoaiaren botere magikoa erabiliz, beste pertsona edo pertsonen aurkako gogo txarra zuzentzea da.[1] [2][3]

Madarikazioa sortzen duenak besteen aurkako desio okerrak errealitatera eraman nahi ditu, benetan gertatzea, esaterako, "ea zerri aurpegi hori puskatzen dizuten!".[4] Modu batez naturaz gaindiko botere baten laguntza eskatzen da, sarritan. Madarikazioek tradizio luzea dute bai herrian baita mitologietan, sineskerietan eta kondairetan ere. Etimologikoki hitza latineko "maledictio" hitzetik eta "κατάρα" grezieratik dator.[5]

Erromatar garaian, ohikoak izan ziren madarikazio oholtxoak (tabula defixioni edo tabula defixione): berunezko oholtxoetan madarikazio bat idatzi eta, askotan, hiloi batean lurperatzen ziren, modu horretan, azpimunduko jainko-jainkosengana iritsi zitezen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «madarikazio - OEH - Orotariko Euskal Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-22).
  2. «madarikazio - Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa» www1.euskadi.net (Noiz kontsultatua: 2022-04-22).
  3. «ADOREZ Bilaketa: ernegu» www.bostakbat.org (Noiz kontsultatua: 2022-04-22).
  4. madarikazio | Gaurko hitza. (Noiz kontsultatua: 2022-04-22).
  5. Madarikazio. Hiztegia Euskaltzaindia.. .

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]