Maddi Zabalo
Itxura
Maddi Zabalo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zeberio, 2002ko otsailaren 15a (22 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania ingelesa frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, bertsolaria eta abeslaria |
Maddi Zabalo Mateos (Zeberio, Bizkaia, 2002ko otsailaren 15a) idazlea, abeslaria eta gai-jartzailea da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen hezkuntza Zeberioko herri-eskolan egin zuen, eta DBH eta batxilergoa Igorreko institutuan. Hainbat sari eskuratu ditu bertso idatzien arloan.
Aspalditik du Maddi Zabalok idazteko afizioa, prosa batez ere. Poesia ere lantzen du noizean behin. Bere ametsa idazlea izatea da, bien bitartean baina, itzulpengintza eta interpretazioa ikasten dihardu Euskal Herriko Unibertsitatean.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- XSakanaren Ilargiaren semea diskoan Non daude kantaren egilea.[1]
- Gasteizen, "Nahita egin dugu" bertso-saio musikatuan gai-jartzaile (2022-03-16).[2]
- Ekiñe Casadoren lehen diskoko "Artelana naiz" abestiaren letra idatzi zuen.[3]
- Izotzetan islatuak liburua 24 idazle euskaldun gazteren testuen bilduma da. Liburu hau aniztasunaren eredugarri da, bilduman zehar erabilitako euskalki desberdinak direla medio alde batetik. Baina baita idazle gazteek lantzen dituzten genero literario eta gaiei dagokienean ere.[4]
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2016an Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketan 1. saria lortu zuen bere mailan (DBH2).[5]
- 2017an Markina-Xemeinen jokatu zen bertso idatzien finala irabazi zuen (DBH3).[6][7][8]
- 2018an Eusko Jaurlaritzak antolatutako "Urruzunotarrak Gehituz" lehiaketako saria irabazi zuen Loreak udazkenean lanarekin.
- 2019an Eusko Jaurlaritzak antolatutako "Urruzunotarrak Gehituz" lehiaketako saria irabazi zuen, Plazeraz eta antzeko gauzez (poema) eta Agur, laztana (narrazioa) lanekin.[9]
- 2020an Eusko Jaurlaritzak antolatutako "Urruzunotarrak Gehituz" lehiaketako sariak irabazi zituen Oroit nazazuen eta Tren bete itsaso narrazioekin.[10]
- Hitz erdiko kontaketa-lehiaketa (Elkar saria).[11]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Non Daude. 2020-11-30 (Noiz kontsultatua: 2023-12-28).
- ↑ «'Nahita egin dugu' bertso saio musikatua - Gasteiz - 2022-03-16» Alea.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-15).
- ↑ Mondraberri. Ekiñe Casadok lehen diskoko ‘Artelana naiz’ abestiaren bideoklipa aurkeztu du | Mondraberri Arrasateko Ataria. (Noiz kontsultatua: 2022-03-15).
- ↑ «Euskal idazle gazteen bilduma berria • ZUZEU» ZUZEU 2020-08-07 (Noiz kontsultatua: 2022-03-15).
- ↑ Bizkako eskolarteko bertsolari txapelketa 2016. .
- ↑ «Markina-Xemeingo Akerbeltzen antxumak, Bizkaiko Taldekako txapeldun» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza 2017-06-05 (Noiz kontsultatua: 2022-03-15).
- ↑ «Akerbeltzen Antxumak eta Iruri Altzerreka irabazle Markina-Xemeingo finaletan» bizkaie.biz (Noiz kontsultatua: 2022-03-15).
- ↑ «BIZKAIKO ESKOLARTEKO FINALAK» www.albe.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-15).
- ↑ Irekia. «Irekia - Hezkuntza Sailak harrera egin die 2019ko Urruzunotarrak Gehituz literatura-ekimeneko sarituei» www.irekia.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-28).
- ↑ Irakaskuntza ertainetako Urruzunotarrak gehituz Literatura-ekimena 2020 : lan sarituen bilduma / [prestatzaileak, Begoña Erkiaga, Ibon Olaziregi eta Maitane Izagirre ; sarrera, Euskara Zerbitzua ; hitzaurrea, Jasone Osoro. ] (1. argit.. argitaraldia) Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 2020 (Noiz kontsultatua: 2023-12-28).
- ↑ Sarria, Etxahun Gonzalez. (2018-10-10). «Maddi Zabalo: “Umeen inozentziaz idatzi nahiko nuke, ume baten ikuspuntutik”» Geuria (Noiz kontsultatua: 2022-03-15).