Edukira joan

Magda Goebbels

Wikipedia, Entziklopedia askea
Magda Goebbels

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJohanna Maria Magdalena Behrend
JaiotzaBerlin1901eko azaroaren 11
Herrialdea Alemania
 Hirugarren Reicha
HeriotzaFührerbunker1945eko maiatzaren 1a (43 urte)
Heriotza moduaSuizidio lagundua: zianuroagatiko intoxikazioa
Familia
AitaRichard Friedländer
Ezkontidea(k)Günther Quandt (en) Itzuli  (1921eko urtarrilaren 4a -  1929)
Joseph Goebbels  (1931ko abenduaren 19a -  1945eko maiatzaren 1a)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta propagandista
Altuera1,64 metro
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista

Find a Grave: 6906150 Edit the value on Wikidata

Johanna Maria Magdalena «Magda» Goebbels, jaiotzezko deituraz Behrend, gaztetan Friedländer, eta lehen ezkontzaren garaian Quandt (Berlin, 1911ko azaroaren 111945eko maiatzaren 1a) Joseph Goebbels Hirugarren Reicheko Propaganda ministroaren emaztea izan zen, bera ere nazi sutsua.

Haurtzaro eta gaztaroa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingeniari baten eta Magda Behrend izeneko etxeko langilearen arteko batasun ez-legitimotik jaio zen, hasiera batean bere aita biologikoak ez zuen aintzat hartu. Magda ama, ondoren, Richard Friedländer dendari judu aberatsarekin ezkondu zen, eta honek bere alaba hazten lagundu zion eta bere izena jarri zion.

Aberatsen zirkulu sozialetan parte hartu zuenez, Magda Friedländer goi mailako gizarteko neska bihurtu zen. Harreman erromantikoa izan zuen Victor Arlosoroff sionista gaztearekin eta horrela nolabaiteko interesa hartu zuen mutilagunak defendatzen duen kausan, Israelen sorreraren premian. Mutilagun judua utzita, 1921ean, 19 zituela, 40 urteko alargun aberats Günther Quandtekin ezkondu zen: seme bat izan zuten, Harald, eta 1929an, dibortziatu.

Nazismoa eta Joseph Goebbels

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Magda Quandt izena erabili zuen garaian NSDAP alderdi naziko aktibista bihurtu zen, eta alderdian berehala aurkitu zuen Berlingo Gauleiterar, Joseph Goebbelse. Nazismoaren propagandista nagusi horrek eta Adolf Hitler buruzagi naziak liluratuta, laster harreman erromantikoa hasi zuen Goebbeksekin eta 1931n ezkondu. Halaber, Hitlerren oso gertuko bihurtu zen.

1933an, Joseph Goebbels Propaganda ministro bilakatu zen, eta Magda Goebbelsek Hirugarren Reicheko "Lehen dama" baten gisako rola eskuratu zuen: zeremonia ofizialetan, estatu-bisita eta harreretan parte hartu zuen eta nazien erregimenaren propaganda ikur bilakatu. Reicheko "amarik handiena" zen Magda, propaganda horren deskribapenetan: sei seme-alaba izan zituen Goebbelsekin, propaganda eta gertakarietan ere agertu zirenak:

Dena den, bere bizitza pribatuan, bizitza librea izaten saiatu zen; adibidez, makilatzeko edo luxuzko arropa janzteko debekutik askatu eta politikan interes handia hartu zuen, baina gai horretan inolako paperik jokatu gabe.

Azken egunak: haurren hilketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazi amorratua izanik, senarrari jarraitzen zion Reicharen azken egunetan, Führer-en bunkerrean kokatuz familia osoarekin (salbu eta Harald Quant seme nagusia, gerran zegoena Luftwaffen). 1945eko apirilaren 22an jarri zen familia han bizitzen, gurasoek hartuta zutelarik erabakia suizidioz hilko zirela, gertu zeuden Armada Gorriko sobietarren eskuetan erori baino lehen.

Hitlerrek bere suizidioa erabaki zuen unean, apirilaren 30ean, Magda azken unean damutu zen Magda eta pertsonalki Führerrari eskatu zion denek elkarrekin Berlinetik ihes egin zezaten. Hitlerrek ageriko haserreaz uko egin zion aukerari, eta ateak itxirik, bere buruaz beste egin zuen Eva Braunekin batera.[1]

Biharamunean, senarrarekin bere buruaz beste egin baino lehen, beren sei seme-alabak hil zituen, Harald semeari idatziz hala adierazi zion, «Führerraren eta nazionalsozialismoaren ondoren etorriko den munduak ez du bizitzeko balio izango». Bunkerreko langile batzuek haurrez kargu hartu nahi izan zuten, baina aitak eskaera guztiak arbuiatu zituen, eta inork ez zuen erresistentziarik ezarri haurren hilketaren aurrean. Pozoin xiringaz egin zuen amak, Helmut Kuntz osagile laguntzailearekin batera, aita kanpoan zen bitartean, eta zehaztu ez diren inguruabarretan. Nonbait, Helga 12 urteko alaba nagusiak bakarrik susmatu zuen zer gertatuko zuen, eta negarrari ekin zion.

Ondoren, Joseph senarrarekin batu eta beren buruaz beste egin zuten, zianuroa hartuta seguruenik.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Chase, Jefferson S.. (2021). Eight days in May: the final collapse of the Third Reich. Liveright Publishing Corporation, a division of W. W. Norton & Company ISBN 978-1-63149-827-5. (Noiz kontsultatua: 2023-06-04).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]