Manfred Wörner
Itxura
Manfred Hermann Wörner (Stuttgart, 1934ko irailaren 24a - Brusela, 1994ko abuztuaren 13a) alemaniar politikaria izan zen. Zuzenbidea ikasi zuen Heidelbergen, Parisen eta Munichen eta Baden-Wurtemberg estatu federatuko administrazioan lan egin zuen. Jeteko pilotua eta Luftwaffeko ofiziala izan zen. Bundestageko diputatua izan zen 1965 eta 1988 artean eta Defentsa ministroa Helmut Kohlen gobernuan 1982tik 1988ra. NATOren Idazkari orokorra izan zen 1988tik 1994an hil zen arte.