Edukira joan

Manifa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Manifa
Ezkerretik eskumara: Josu, Asier, Marpe, Unax eta Mena.
Datuak
JatorriaErrepelega (Portugalete, Bizkaia)
Musika motapunk rock
Urteak2003 - Gaur egun
Taldekideak
Mena (ahotsa)
Marpe (gitarra)
Asier (gitarra)
Josu (baxua)
Gorka (bateria)
Lehengo taldekideak
Unax (bateria)
Imanol (baxua)
Informazio gehigarria
http://www.myspace.com/manifapoderyfascismo

Manifa Errepelegan (Portugalete, Bizkaia) 2003an sortutako punk rock taldea da.

2003ko maiatzaren 30ean Manifak bere lehenengo kontzertua eman zuen Bilborock aretoan, Bilbon. Aurreneko kontzertu hartan zenbait abesti grabatu zituzten zuzenean, haiekin taldearen lehenengo maketa argitaratzeko: “Manifa: Ruido del bueno”. Jatorrizko formazio hau Unax (bateria), Asier (gitarra), Imanol (baxua) eta Mena (ahotsa) taldekideek osatzen zuten. 2004ean bigarren gitarrajolea gehitu zuten, Marpe, eta urtebete geroago, Josu batu zitzaien baxua jotzeko, Imanol ordezkatuz. 2005eko udan, beraz, gaur egun arte Manifak izan duen formaziorik iraunkorrena eratu zen: Unax bateria jotzen, Asier eta Marpe gitarrarekin eta Mena ahotsean. 2020 urtean Gorkak bere ibilbidea hasi zuen taldean bateriajole gisa, Unax ordezkatuz.

2003 eta 2006 artean zuzenean grabaturiko hiru maketa argitaratu zituzten: “Ruido del Bueno” 2003an, “Seguimos dando por culo” 2004ean eta “Tocando los cojones en directo” 2005ean. 2007an, taldea modu serioago batean lan egiten hasi eta bere aurreneko disko ofiziala kaleratu zuen: “Poder y fascismo”. Estudioan grabatutako lan honetan aurreko maketetako abestiak bildu zituzten, baita bi abesti berri sartu ere: “PePe el facha” eta “ Punki de El Corte Inglés”. Lehenengo disko hau 2007ko martxoan aurkeztu zuten Bilboko Kafe Antzokian kontzertu bat eskainiz.

Aurreneko diskoa argitaratu zutenetik, hiru urtez Euskal Herriko eta Espainiako hainbat lekutan zuzenean aritu ondoren, 2010eko uztailean bigarren diska editatu zuten “Working Class Records” seiluaren menpean, “Ni tan Buenos como quisieran, ni tan malos como piensan”. Bigarren diskarako, Manifa taldeari bururatzen zaio itsasontzi batean aurkeztea. Itsasontzi honek, “Txinbito” izenekoa Nerbioi ibaitik igaro zuen, Santurtzitik Bilbora, Sex Pistols Tamesis ibaian egin zuen bezala. Horretarako Manifa, Subversion X eta Flema argentinako punk taldearen konpainia izan zuen. 2010aren bukaeran lehenengo bideklip ofiziala publikatu zuen “Cuidaran de ti” abestiarekin.

2011an, beste kontzertu berezi bat egin zuten, aldi honetan Errepelega auzoan, kamioi baten gainean ibiltze bat egiten. Urte honetan ere, Manifa “monstruo-rock” batean sartu zen, “Aupa Lumbreiras” eta hurrengo urtean festibal honetan berriro errepikatu zuten eta nahiz eta eszenatoki “txikian” jo hainbat ikusle bildu zituzten. 2013ko apirilean hirugarren diska kaleratu dute Mungiako GAUA estudioetan grabatuta izan dena. Diska probokatzailea da zeinek eztabaida handia sortu du haien letra ausartengatik rock ingurunea kritikatzen.


  • Manifa, Ruido del Bueno (2003)
  • Manifa, Seguimos dando por culo (2004)
  • Manifa, Tocando los cojones en directo (2005)

Estudioko albumak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Poder y Fascismo (2006)
  • Ni tan buenos como quisieran ni tan malos como piensan (2010)
  • El gran circo del rock (2013) (CD+DVD)
  • Ruido del bueno (2015)
  • Cristales rotos (2016)
  • Dispara (2020)
  • Asesinos (2023)

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]