Manuel Neuer
Manuel Peter Neuer (Gelsenkirchen, Alemania, 1986ko martxoaren 27a) futbolaria da. Atezain gisa jokatzen du Bayern Munich futbol taldearekin eta Alemaniako futbol selekzio nazionalarekin.
Futboleko merkatuaren analisian espezializatutako Transfermarkt webgunearen arabera, 18 milioi euroko balioa du Neuer-ek.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taldea | Herrialdea | Urteak | Partiduak | Jasotako gola(k) | Atea hutsean |
---|---|---|---|---|---|
Schalke | Alemania | 2005-2011 | 203 | 194 | 80 |
Bayern München | Alemania | 2011- | 433 | 332 | 212 |
Selekzio nazionala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alemaniako selekzioko beheko mailetatik aurrera joan zen 21 urtez azpikoetara iritsi arte, honekin Suediako 21 urtez azpiko Eurokopa irabazi zuelarik, non txapelketa osoan gol bakar bat jaso zuen. Atezain onena bezala aukeratua izan zen eta talde idealean sartu zen.
2009ko maiatzaren 19an, Joachim Löwk deitu zuen bere selekzioa egin zuen asiar biran parte hartzeko. Ekainaren 2an egin zuen debuta Arabiar Emirerri Batuen aurka, eta partida hori 7-2ko emaitzarekin irabazi zuten germaniarrek.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Alemaniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- 1986ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Alemaniako biografia zirriborroak
- Alemaniako futbol atezainak
- Bayern Münchengo futbolariak
- Alemaniako gizon futbolariak
- FC Schalke 04eko futbolariak
- Ipar Renania-Westfaliako jendea
- UEFAko Txapeldunen Liga irabazi duten jokalariak
- UEFA Euro 2012ko jokalariak
- UEFA Euro 2016ko jokalariak
- UEFA Euro 2020ko jokalariak