Maria Iraburu
Maria Iraburu | |||
---|---|---|---|
(2018) | |||
2022ko urtarrilaren 10a - | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | María José Iraburu Elizalde | ||
Jaiotza | Iruñea, 1964ko abenduaren 1a (59 urte) | ||
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Nafarroako Unibertsitatea Albert Einstein College of Medicine (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | ikertzailea eta biokimikaria | ||
Enplegatzailea(k) | Nafarroako Unibertsitatea (1996 - | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | katolizismoa |
Maria Iraburu Elizalde (Iruñea, 1964ko abenduaren 1a) nafar biologo, ikerlari eta unibertsitate irakaslea da. Nafarroako Unibertsitateko Biokimika eta Biologia molekularreko irakaslea da, eta errektorea 2022tik.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Maria Iraburu Elizalde Iruñean jaio zen, 1964ko abenduaren 1ean. 1982-1987 bitartean, Biologia ikasketak egin zituen Nafarroako Unibertsitatean. Bertako Biokimika eta Biologia molekularreko departamenduan 1992an doktore tesia defendatu ostean, 1993-1996 bitartean doktoretza osteko egonaldia egin zuen New Yorkeko Albert Einstein College of Medicine-n (Yeshiva Unibertsitatea).[1][2]
1996an hasi zen lanean Nafarroako Unibertsitatean. Medikuntza eta Zientzietako fakultateetako irakaslea izateaz gain, 7 ikerketa-proiektutan hartu du parte ikerlari nagusi moduan, eta 8 doktore tesi zuzendu ditu. Irakasleen errektoreorde izendatu zuten 2012an, eta errektore 2021eko abenduan.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c María Iraburu, nueva rectora de la Universidad de Navarra. Diario de Noticias, 2021eko abenduak 14, noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2021-12-16).
- ↑ María Iraburu, nueva rectora de la Universidad de Navarra. Radio Pamplona, 2021eko abenduak 14, cadenaser.com (Noiz kontsultatua: 2021-12-16).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- María Iraburu Elizalde, unav.edu