Mariana Etxegarai
Mariana Etxegarai | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lekorne, 1873 |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Heriotza | Hazparne, 1939 (65/66 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria |
Mariana Etxegarai Baraziart edo Aña Debrua (1873, Lekorne – 1939, Hazparne) lapurtar bertsolaria izan zen.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lekornen sortu zen 1873an, biziki gazte agertu zen Iparraldeko plazetan, bat-bateko bertso lehiaketetan.[2] 1894ko Kanboko Euskal bestetako lehiaketa irabazi eta, zenbait urtez bertsotan segitu zuen, maiz Mariana Hargainekin batera.
Joanes Inzabi Hazpandarrarekin ezkondu eta plazetan gutxiago hasi zen agertzen. Hazparneko Hazketa eta gero Peña auzoan bizi izan ziren. Sei seme-alaben amak zapatagintza eta ostalaritza zituen lanbide..1939an zendu zen, Hazparnen.[1]
Azpimarratzekoa bat-batean kantatu duela gehienik familietako ospakizunetan (eztei, bataio, komunione). Kantukide ukan ditu Petti hazpandarra baina gehien bat Mariana Hargain kanboarra.[1]
Bat-bateko bertso txapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Martin Guilbeauren Euskal Bestetan[3]
Kantu batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c «Emaztea bertsularitzan» EKE (Noiz kontsultatua: 2024-01-13).
- ↑ Beñat, Soulé. (2011). Neurtizlari, Bertsulari, Iparraldez. Euskaltzaleen Biltzarra ISBN 978-84-92413-93-5..
- ↑ «Mariana Etxegarai "Aña Debrua" - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2018-04-16).
- ↑ «Penako bi ahizpen kontuak [Bertsoa / Mariana Etxegarai "Aña Debrua" - Bertsoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea»] bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2018-04-17).
- ↑ «Oraiko dama gaztiak [Bertsoa / Mariana Etxegarai "Aña Debrua" - Bertsoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea»] bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2018-04-17).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mariana Etxegarai |