Marijesiak
Marijesiak Gernika eta inguruko herrietako tradizio bat da, non gizon eta emakume talde batek Jesusen jaiotzari buruzko bertsoak kantatzen dituzten gabon aurreko bederatzi egunetan. Erronda-kanta izeneko neguko tradizioen multzoan kokatzen da, Santa Ageda tradizioa bezala. Antzerki generoko ezaugarriak ere baditu. Marijesiak aztertu dituztenen artean, Resurreccion Maria Azkue dago tradizio honetako 90 kanta bilduz.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Marijesien lehen oihartzuna XVII. mendean entzun zen, Lezamizek sorturiko kopla batzuk hartzen baitira gaur egun mantentzen den tradizio honen jatorria. Dena den, ez da baieztapen zehatza, eta horrela, bi dira gai honekiko dauden hipotesi nagusiak; Alde batetik, Jose Antonio Arana Martija ikerlariaren arabera, erdi aroko antzerki erlijiosoetatik datorren ohitura da. Bestalde, Manuel Lekuonak dio marijesien jatorria Euskal Herriko komentuetatik datorrela, hain zuzen ere, Bermeoko fraidetegi Frantziskotarretik.
1970. urtetik aurrera hasi zen hain antzinakoa den tradizio honen berpizkundea. Gernika eta inguruko herrietako jendeak gure kulturan hain bereizgarria den ohitura hau mantentzeko ahalegina eginez, kaleetara irteteko ahalegina egin zuten, gutxika berriz ere ekintza hau eguneratuz eta gero eta jende gehiago erakarriz. Aldatzen joan den zerbait izan da; bai forman, bai kopletan edota esanahietan. Partaideen aldetik adina edo generoa aldatzen joan izan da, hasiera batean, esaterako hasiera batean emakumeek ez zuten parte hartzen. Dena den, marijesiek beti mantendu izan dute egitura zehatz bat, eta horrek eman izan dio, hein batean duen iraunkortasuna edota sortzeko gai den pertenentzia sentimendua.
Errondak (Ibilbidea)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzina, Gernikako herria txikiagoa zenean, erdiko kaleetatik baino ez zen ematen, eta gaur egun ez bezala, Errenteria edota Santa Luzia auzoetara ez zen heltzen. Gaur egun, Gernikako eremu ahalik eta gehienetara heltzen ahalegintzen dira. Errondak erruteroa deituriko egitarau batzuen bidez arautzen dira, eta hauek behar bezala betetzen direnaren ardura, taldearen atzealde zein aurrealdean "pirulinoak" deituriko arduradunak joaten dira, hauek beharrezkoa dute ibilbidea zehatz eta mehatz jakitea.
Errondak goizaldeko 4retan puntu-puntuan, Andra Mari eliza parean. Ibilbidea hasita, bakarlariek ezartzen dute jarraitu beharreko erritmoa. 6 kilometroko ibilbidea egiten da gauero, eta 90-120 minututan egiten da erronda osoa. Bederatzi egunez erronda hau egin behar dute parte hartzaileek, eta azken egunean, hiru erronda egiten dira, 4etan hasita bi, eta 7etan beste bat, laburragoa izaten dena.
Kantak (Abestiak)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Hor goiko landetan
- eperrak dabiltz kantetan
- Errigoitiko alkatiari
- Kaka eintziela praketan.
- Hor goian Juaniko
- hemen behean Periko
- eta bien bitartean dago
- Martzelino Polanko.
- Hor goian Frantzia
- Hor behean España
- eta bien bitartean dago
- Gora Euskadi Askatuta.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Arana Martija, Jose Antonio (2003): Marijesiak, Euskera aldizkaria, Euskaltzaindia.