Marin Marais
Marin Marais | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Paris, 1656ko maiatzaren 31 |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Paris, 1728ko abuztuaren 15a (72 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Monsieur de Sainte-Colombe Jean Baptiste Lully |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea eta viol player (en) |
Mugimendua | musika klasikoa musika barrokoa |
Genero artistikoa | opera |
Musika instrumentua | Viola da gamba |
|
Marin Marais ( Paris, 1656ko maiatzaren 31 - ibid., 1728ko abuztuaren 15a ) viola da gamba jotzailea eta konpositore frantziarra izan zen, Jean-Baptiste Lullyren eta Monsieur de Sainte-Colomberen ikaslea. 1676an Frantziako Luis XIV.a erregearen gorteko musikari izendatu zuten. Kargu horretan nabarmendu zen, eta 1679an ordinaire de la chambre du roi pour la viole izendatu zuten, 1725 arte mantendu zuen titulua.
Viola da gamba jotzaile bikaina eta musika tresna horretarako lanen konpositore onenetakoa izan zen. Pieces de viole biltzen dituzten bost liburu idatzi zituen, gehienak baxu jarraituko suiteak. Pieza hauek gustukoak zituzten gortean, eta haiei esker gogoan izan zuten luzaroan musikaria, "biolaren inperioa sortu eta finkatu zuena" izan baitzen (Hubert le Blanc, 1740). Bere lanen katalogoan operak ere badaude, horien artean ezagunena Alcyone (1706), ekaitzaren eszenagatik.
Biolarako piezen edizio integral bat dago, Éditions JM Fuzeau-k argitaratua.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Violarako 600 pieza baino gehiago, bost liburutan banatuta.
- Pièces à une et à deux violes (biola bat eta bitarako piezak) (1686)
- Basses continues des pièces à une et deux violes avec une augmentation de plusieurs pièces particulières en partition (biola bat eta bitarako piezetako baxu jarraitua eta zati bereiziak dituzten zenbait pieza) (1689)
- Pièces pour violes, Deuxième livre (biolarako piezen bigarren liburua) (1701)
- Pièces pour viole, Troisième livre (hirugarren liburua) (1711)
- Pièces à une et à trois violes, Quatrième livre (laugarren liburua, biola baterako eta hirutarako piezekin) (1717)
- Pièces pour viole, Cinquième livre (bosgarren liburua) (1725)
- Les Folies d'Espagne
Hirukoterako piezak. Frantzian genero hau landu zuen aurreneko konpositoreetako bat da:
- Pièces en trio pour les flûtes, violons et dessus de viole avec la basse continue (hirukoteak, flautak, biolina, biola eta baxu jarraitua) (1692)
- La Gamme et autres morceaux de symphonie pour le violon, la viole et le clavecin (1723)
Tragedia musikatuak (edo operak):
- Alcide (1693)
- Ariane et Bacchus (1696)
- Alcyone (1706)
- Semélé (1709)
Bitxikeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bera da Tous les matins du monde (Munduko goiz guztiak) (1991) filmeko pertsonaia nagusia, Monsieur de Sainte-Colombe eta Maraisen bizitzari buruzko fikzioa da. Azken honen musika filmaren soinu bandaren zati handi bat da.