Marmarako itsasoa
Marmarako itsasoa | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | adjacent sea (en) |
Azalera | 11.350 km² |
Sakonera | 1.370 m 494 m |
Bolumena | 3.378 km³ |
Eponimoa | Marmara (uhartea) |
Geografia | |
Koordenatuak | 40°45′N 28°00′E / 40.75°N 28°E |
Honen parte da | Mediterraneoa |
Hidrografia | |
Betebidea | ikusi
|
Marmarako itsasoa[1] (turkieraz: Marmara denizi, grezieraz: Μαρμαρα̃ Θάλασσα edo Προποντίδα) —antzinako izena: Propontis— Itsaso Beltza eta Egeo itsasoa banatzen dituen barneko itsasoa da. Bosforo eta Dardaneloetako itsasarteen artean kokatuta dago.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bosforo eta Dardaneloetako itsasarteen artean kokatuta dagoenez, Istanbuleko alde asiar eta europarra banatzen ditu. Itsasoaren eremua 11.350 km² da. Marmara itsasoak 200 kilometro luze eta 75 kilometro zabal da. Batez beste 494 metro sakon da, baina lekurik sakonena 1.355 metrokoa da, itsasoaren erdian hain zuzen. Ez du itsas-laster handirik. Batez besteko gazitasuna % 22koa da. Ia 2.500.000 urte sortua, Pliozenoan, sarri lurrikarak daude inguruan.
Itsasoak uhartedi bi ditu: Printze uhartedia eta Marmara uhartedia. Bigarren multzoan marmol asko omen dago, hortik dator itsasoaren izena (marmaros "marmola" baita grezieraz).
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzinan, greziarrek Propontide deitzen zioten Marmara itsasoari (Προποντίς, -ίδος, pro, «aurreko» eta Pontos, «itsasoa»). Marmara Itsasoa zeharkatu behar zuten Ponto Euxino itsasora (Itsaso Beltza) heltzeko.
Bazterretan, Asia partean, hegoaldeko Misia eta iparraldeko Bitinia eskualdeak zeuden, Europa partean, berriz, Trazia eskualdea.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-10-12).
Kanpo Loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Encyclopedia Britannicaren artikulua