Martin John Rees
Itxura
Martin John Rees (York, Ingalaterra, 1942ko ekainaren 23a) astronomoa da. Matematika- eta astronomia-ikasketak egin zituen Cambridgeko Unibertsitatean, eta, ikasketak bukatuta, eskolak eman zituen han, Astronomia Institutuan. Quasarrak aztertu ditu, eta garrantzi handiko ikerketak egin ditu galaxien eraketaz eta hondoko izpi kosmikoen sorreraz. Quasarren banaketari buruzko bere ikerketek sorrera jarraituaren teoria kosmologikoa baztertzen lagundu zuten. Bere ustez, eta berak aztertu duen printzipio antropikoaren arabera, unibertsoa oso bestelakoa balitz ez ginateke hemen izango hura aztertzeko, eta horregatik da den bezalakoa. Halaber, gure hau unibertso pila bateko bat besterik ez ote den ere izan du aztergai.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Martin John Rees |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.