Edukira joan

Mary Roberts Coolidge

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mary Roberts Coolidge

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMary Elizabeth Burroughs Roberts
JaiotzaKingsbury, 1860
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaPalo Alto, 1945 (84/85 urte)
Familia
AitaIsaac Phillips Roberts
Ezkontidea(k)Dane Coolidge (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaCornell Unibertsitatea
Stanford Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jardueraksoziologoa, unibertsitateko irakaslea, sufragista eta idazlea
Enplegatzailea(k)Wellesley College
KidetzaNational American Woman Suffrage Association (en) Itzuli

Find a Grave: 54121775 Edit the value on Wikidata

Mary Roberts Coolidge Roberts (Kingsbury, Indiana, AEB, 1860ko urriaren 28a – Palo Alto, 1945eko apirilaren 13a), Mary Roberts Smith bezala ere ezaguna, soziologoa eta idazle estatubatuarra izan zen. Wellesley College-ko irakaslea izan zen Stanford-eko Unibertsitateko fakultatean sartu aurretik, eta AEBko lehen emakume soziologiako irakaslea izan zen lanaldi osoan. Geroago, Mills College-ko soziologia saila sortu zuen.

Haurtzaroa eta gaztearoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Coolidge, Mary Elizabeth Burroughs Roberts jaio zen Kingsbury-n, Indiana-n, Margaret Jane-ren (Marr-en) eta Isaac Phillips Roberts-en alaba.[1] Bi gurasoak Indiana-ko nekazariak ziren, eta 1862an Iowako Mount Pleasant-era emigratu zuten. Bere aita Iowa Agricultural College-n Nekazaritza irakasle izatera pasa zen 1869an, gero Cornell-eko Unibertsitateak antzeko lanpostu bat eskaini zitzaion 1873an. Geroago, Nekazaritza Fakultateko dekanoa eta Cornell-eko Esperimentu Estazioko zuzendari bihurtu zen.[2]

Mary Cornell-en matrikulatu zen, gradu batekin graduatuz 1880an eta master bat lortu zuen 1882an. Bera Kappa Alpha Theta giza-elkarteko kidea izan zen, eta Phi Beta Kappa ohorezko elkarterako hautatu zuten.[3]

Mary Roberts-ek eskola publiko eta pribatuetan irakatsi zuen 1880tik 1886ra arte, gero Historia Departamentuarekin Wellesley College-n instruktorea izan zen 1890era arte.[4] Wellesley-n eman zituen azken bi urteetan, Aztertzaileen Batzordeko idazkari lanetan aritu zen. 1890eko abuztuaren 28an, Albert W. Smith Cornell-eko ingeniaritza mekanikoko irakasle laguntzailearekin ezkondu zen. 1891n, makinen diseinuko irakaslea izan zen Wisconsin-eko Unibertsitatean,[5] eta berak, Clelia Duel Mosher ikasle ohiarekin batera, unibertsitateko emakumeen sexu praktiken inguruko ikerketarekin jarraitu zuen. Bikotea Stanford-eko Unibertsitatera mugitu zen, eta Mary-k bertan lortu zuen doktoretza, 1896an. Urte horretan bertan, irakasle laguntzaile izendatu zuten,[6] eta, gero, irakasle kide Stanford-en; hala, soziologiako lehen irakasle estatubatuarra bihurtu zen, lanaldi osoan.[7]

Karrera bikoitzeko familia baten tentsioa gehiegizkoa izan zen bikotearentzat, eta 1904an dibortziatu ziren. Gertaera mingarri horrek buru-hauste bat ekarri zuen, eta egonaldi labur bat izan zuen erietxe batean. Hurrengo urtean Stanford-era itzultzen saiatu zen, baina Unibertsitateak ez zuen berriro kontratatu.[8] Roberts, ordea, Washington Hiriko Carnegie Erakundean ikerketa laguntzaile bihurtu zen 1907ra arte. 1905etik aurrera, San Frantzisko-ko Asentamenduen Elkarteko South Park asentamenduko langilea izan zen, hirirako ongizate sozialeko lantoki bat. Hala ere, eraikin hori 1906ko San Frantziscoko lurrikarak suntsitu zuen.

Hilabete batzuk geroago, 1906an, bere ikasle ohi batekin ezkondu zen, Dane Coolidge, Mendebaldeko eleberri batzuk idatzi zituen naturalista.[9] Biek denbora ematen zuten elkarrekin hego-mendebaldetik zaldi gainean bidaiatzen, eta Roberts-ek bere prestakuntza soziologikoarekin lagundu zion bere lanetan. 1909an Russell Sage Fundaziora batu zen, eta "Chinese Immigration" (Txinatar immigrazioa) lana argitaratu zuen, "bere garairako liburu nabarmena" zela iritzita, Txinako Bazterketa Legea bete-betean zegoenean etorri zen bezala. Liburuan, anti-txinatar erretorika ezeztatu zuen eta Kaliforniako anti-txina asaldura lehen kolonoen kodizia eta aurreiritziekin lotu zuen.[10]

1910 eta 1912 artean Moldaketa Kontseiluko presidentea izan zen.[1] Bere "Why Women Are So" (Zergatik dira emakumeak halakoxeak?) lana, klase ertaineko emakumeekiko jarrerek euren portaerari forma eman ote zioten jakiteko ikerketa soziologikoa, 1912an argitaratu zen.[11]

Urte askotan, Roberts ez zen gai izan posizio akademiko batean enplegua lortzeko, arlo-eremuan zuen nagusitasuna nabarmen murriztu zuen haustura izan eta gero. Hori 1918an aldatu zen, Mills College-n irakasle kontratatu zutenean, non soziologia saila ezarri zuen eta lehen katedra gisa balio izan zuen. Azkenean, 1926an erretiratu zen irakasle emeritu gisa. Ondoren, "The Rain-makers: Indians of Arizona and New Mexico (1929), The Navajo Indians (1930), and The Last of the Seris ( (1939)" (Euri eragileak: Arizona eta New México-ko indiarrak (1929), Navajo indiarrak (1930) eta Serietan azkenak (1939)) egileetako bat izan zen bere senarrarekin.[12]

Argitaratutako lanak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  •  Smith, Mary Roberts (1895) "Aimshouse Women: A Study of Two Hundred and Twenty-eight Women in the City and County Aimshouse of San Francisco" Aimshouseko emakumeak: San Frantzisko-ko iriko eta Aimshouse konderriko berrehun eta hogeitazortzi emakumeen analisia) 3. liburukia. WJ Schofield
  •  Smith, Mary Roberts (1895) "Recent tendencies in the education of women" (Emakumeen hezkuntzako azken joerak) Popular Science Monthly 48:27-33
  •  Smith, Mary Roberts (1898) "Education for domestic life" (Etxekobizitzarako hezkuntza) D.Appleton and Company
  • Smith, Mary Roberts (1898) "Shall the College Curriculum Be Modified for Women?" (Unibersitateko Curriculuma aldatuko da emakumeentzako?) Publications of the Association of Collegiate Alumnae:1-15
  • Smith, Mary Roberts (1899) "The Social Aspect of New York Police Courts" (Estatu batuar polizia-epaimahaien giza alderdia) American Journal of Sociology. 5(2): 145-154
  • Smith, Mary Roberts (1900) "Statistics of College and Non-college Women" (Emakume unibersitario eta ez unbersitarioen estadistikak) Publications of the American Statistical Association 7. (49-50) 1-26
  • Smith, Mary Roberts (1901) "Functional Health of Women" (Emakumeen osasun funtzionala) Publications of the American Statistical Association.7(53): 255-259
  • Warner, Amos Griswold; Coolidge Mary Roberts (1908) "American Charities" (AEBko ongintza-erakundeak) 4. liburukia, Arno Press
  • Coolidge, Mary Roberts (1909) " Chinese Labor Competition on the Pacific Coast" (Txinatar langileriaren lehiaketa Ozeano Bareko kostaldean) The Annals of the American Academy of Political and Social Science. 34 (2):120-130
  • Coolidge, Mary Roberts (1909) "Chinese Immigration" (Txinatar immigrazioa) 73. liburukia, Arno Press.
  • Coolidge, Mary Roberts (1912) "Why Women Are So" (Zergatik dira emakumeak holakoxeak) Holt.
  • O'Connor, Charles James; Mclean, Francis H.; Artieda, Helen Swett; Motley, James marvin; Peixott, Jessica Blanche; Coolidge Mary Roberts (1913) "San Francisco Relief Survey: The Organization and Methods of Relief Used after the Earthquake and Fire of April 18, 1906" (San Frantzisko-ko laguntza inkesta: 1906ko apriliaren 18ko lurrikara eta sutearen ondorengo emandako laguntzaren antolaketa eta metodoak) Russel Sage Foundation publications, 1. liburukia, Survey Associates
  • Coolidge, Mary Roberts (1916) "What the Women of California Have Done with the Ballot" (Kaliforniako emakumeak egin dutena boto-paperarekin) California Civic League
  • Coolidge, Mary Roberts (1921) "The Role of the Foreignized Student in China" (Ikasle atzerritaren papera Txinan) Pacific Review 2(3): 475-489
  • Coolidge, Mary Roberts (1929) "The Rain-makers: Indians of Arizona and New Mexico" (Euri eragileak: Arizona y New México-ko indiarrak) Houghton Mifflin Company
  • Coolidge, Dane; Coolidge, Mary Roberts (1930). "The Navajo Indians" (Navajo indiarrak) AMS Press
  • Coolidge, Dane; Coolidge, Mary Roberts (1939) "The Last of the Seris" (Seris-en azkenak) New York E.P.Dutton &Co.
  • Coolidge, Mary Roberts (1941). "Clelia Duel Mosher, the Scientific Feminist" (Clelia Duel Mosher, Zientzialari feminista) Research Quarterly, American Association for Health, Physical Education and Recreation. 12sup·: 633-645.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Ingelesez) Leonard, John W.. (1914). Woman's Who's who of America. American Commonwealth Company (Noiz kontsultatua: 2024-10-10).
  2. (Ingelesez) «Isaac P. Roberts» Department of Animal Science (Noiz kontsultatua: 2024-10-10).
  3. (Ingelesez) Theta, Kappa Alpha. (1895). Third Catalogue (first Quadrennial) of Kappa Alpha Theta, 1870-1894. Iota Chapter (Noiz kontsultatua: 2024-10-10).
  4. (Ingelesez) Wellesley Magazine. Wellesley College 1908 (Noiz kontsultatua: 2024-10-10).
  5. ISSN https://ecommons.cornell.edu/server/api/core/bitstreams/41bb1839-4056-49ef-b1d0-5c62ce5d0c4f/content..
  6. «1146 Waverley» www.pastheritage.org (Noiz kontsultatua: 2024-10-10).
  7. (Ingelesez) «Mary Elizabeth Burroughs Roberts Smith Coolidge» Oxford Reference  doi:10.1093/oi/authority.20110803095637108. (Noiz kontsultatua: 2024-10-10).
  8. ISSN https://digitalcommons.unl.edu/cgi/viewcontent.cgi?referer=https://www.google.com/&httpsredir=1&article=1333&context=sociologyfacpub..
  9. (Ingelesez) Association, Texas State Historical. «Coolidge, Dane» Texas State Historical Association (Noiz kontsultatua: 2024-10-10).
  10. Hall, Arnold B.. (1910). «Review of Chinese Immigration.» American Journal of Sociology 16 (1): 127–128.  doi:10.1086/211878. ISSN 0002-9602..
  11. (Ingelesez) «Why Women Are So. Mary Roberts Coolidge» American Journal of Sociology 18 (6): 825–827. 1913-05  doi:10.1086/212167. ISSN 0002-9602. (Noiz kontsultatua: 2024-10-10).
  12. «Dane & Mary Coolidge - Authors - Adobe Gallery, Santa Fe» www.adobegallery.com (Noiz kontsultatua: 2024-10-10).
  • Deegan, Mary Jo. (1998). «A Rose is not a Rosa is not a Roseann is not a Rosemary: The many names of Mary Elizabeth Roberts Smith Coolidge» Advances in Gender Research 3: 163–195..
  • Owen, Elizabeth Kenyon. (1945). «Mary Roberts Coolidge, An Appreciation» Mills Quarterly 28: 3–4..
  • Raab, Eleanor; Roberts, Pat. «Biographical Sketch of Mary Roberts Coolidge» Biographical Database of NAWSA Suffragists, 1890-1920 (Alexander Street).
  • «Historians and the Chinese Exclusion Act 1882» The Chinese Question February 8, 2012.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]