Edukira joan

Masaru Ibuka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Masaru Ibuka

Bizitza
JaiotzaNikkō1908ko apirilaren 11
Herrialdea Japonia
 Japoniar Inperioa  1947)
HeriotzaTokio1997ko abenduaren 19a (89 urte)
Heriotza modua: bihotz-gutxiegitasuna
Familia
Familia
Hezkuntza
HeziketaWaseda Unibertsitatea : ingeniaritza
Hizkuntzakjaponiera
Jarduerak
Jarduerakekintzailea, ingeniaria eta idazlea
Jasotako sariak
KidetzaIngeniari Elektriko eta Elektroniken Institutua
Royal Swedish Academy of Engineering Sciences (en) Itzuli

Find a Grave: 6826358 Edit the value on Wikidata
Sonyren logoa

Masaru Ibuka (井深大) (Nikkō, 1908ko apirilaren 11Tokio (Japonia), 1997ko abenduaren 19a) elektronika esparruan aritu zen industrialari japoniarra izan zen eta Sonyren sortzaileetako bat ere bai.

Arbasoak samuraiak zituen Masaru Ibuka Waseda Unibertsitatean graduatu zen 1933an, han aritu zen bitartean, jeinu asmatzaile ezizena ezarri ziotelarik[1].

Graduatu ondoren, filmak prozesatzen zituen konpainia zen Photo-Chemical Laboratoryn hasi zen lanean eta 1945era arte egon zen bertan. Orduan, lana utzi eta irratiak konpontzera dedikatuko zen denda ireki zuen Tokion.

Akio Morita ezagunagoa bada ere, Masaru Ibuka izan zen japoniar elektronika miniaturen bidean kokatu zuena. 1946an, Moritarekin batera sortu zuen Tokio Tsushin Kogyo, gerra ondorenean Tokion abandonatuta geratu ziren hangar batzuetan. Hasierako izena Tokyo Telecommunications Engineering izan zen eta, 1949an, lehen zinta magnetofoniko eta magnetofoiak garatu zituen. 1955ean, lehen radiotransmisorea egin zuen eta, 1960an, transistoreak zituen munduko lehen telebista.

1958an, enpresak izena aldatu zuen eta Sony izatera pasatu zen. Japonieraz ez zuen ezer esan nahi, baina ondo egokitzen zitzaion helburu komertzialari.

Ibukaren zuzendaritzapean, 1952an, Sonyk 4 urte lehenago Bell laborategietan asmatutako transistoreen lizentzia erosi zion Western Electric konpainia estatubatuarrari. Laster jarri zuen martxan transistore irratia (AEBetan, bazebilen) eta TR-55, poltsikurako lehen irratia, egin zuen. Arrakasta itzela izan zuen eta Japonia minitransmisoreen erresuma bilakatu zen. Transistore bidezko ehen telebista txikiak ere etorri ziren eta kamarak eta walkmanak ere bai.

Ibuka Sonyren lehendakari izango zen 1950 eta 1971 artean eta, gero, Kontseiluko lehendakari 1971 eta 1976 artean, baina aholkularitzan jarraituko zuen 1997an hil zen arte[2]. Bere idazkari pertsonalaren hitzetan,

« Ezin zitzaion ezezkoa erantzun. Ingeniariek gau osoa ematen zuten lanean, haren eskariari erantzun egokia ematearren.[3] »

IbukaK Haurtzaindegia beranduegi da (1971) liburua argitaratu zuen eta bertan, giza irakasketa handiena lehenengo 9 hilabete eta 3 urteren artean ematen dela dio, egoera honetatik abantaila ateratzeko moduak bilatzen dituelarik. The Institutes for the Achievement of Human Potencial erakundearen -Gurasoei seme-alaben gogamenaren garapenean laguntzen die- sortzaile zen Glenn Domanek idatzi zion liburuaren hitzaurrea. Ibuka eta Domanen iritziz, bizitzaren lehen urteak funtsezkoak dira hezkuntzan.

Azken urteetan, atrofia muskularrak ia-ia ezindua utzi zuen Ibuka eta ezin zuen etxetik atera. Harro zegoen Sonyk eginiko lorpenaz, baina bere herrian ikusten zituen aldaketa sozialen beldur ere bai.

« Gizakiak balio materialez inguratuta sentitzeko grina du, baina, maiz, bihotza gogortuta du"[3] »

Masaru Ibuka Tokion (Japonia) hil zen 1997ko abenduaren 19an[3].

Sari eta ohoreak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 1960: Japoniako Enperadoreak Ohorezko domina eman zion.
  • 1964: Zerbitzu Gorenen saria jaso zuen Japoniako Komunikazio Elektrikoen Ingeniarien Institututik.
  • 1972: Domina jaso zuen Ingeniri Elektriko eta Elektronikoen fundatzaileengandik.
  • 1976: Ingeniaritzako ohorezko doktoretza, Sofiako unibertsitatea, Tokio.
  • 1978: Japoniako enperadoreraen aldetik, altxor sakratuen ordeneko lehen klaseaz dekoratua.
  • 1979: Zientziako ohorezko doktoretza, Wasedako Unibertsitatea Tokio.
  • 1981: Gizakiari buruzko ikasketetako Aspen instituaren aldetik Gizarte eta Teknologia saria jaso zuen.
  • 1986: Japoniako Enperadoreak Eguzkiaren Lehen Mailako Ordeneko lokarri handiaz eman zion.
  • 1986: Suediako erregeak Iparizarraren Ordeneko Lehen Mailako Komandante izendatu zuen.
  • 1986: Eduard Rihnen Ohorearen eraztuna eman zioten.
  • 1989: Hezkuntza, Kultura, Kirola, Zientzia eta Teknologiaren Ministerioak Meritu Kulturaldun Pertsona izendatu zuen.
  • 1990: Komunikazio Elektrikoen Ingeniarien Institutuaren Kontsumitzaile elektrikoen Masaru Ibuka saria, bere ohorez izendatua izan zena.
  • 1991: Mugimendu Scoutak Otsoaren Brontzezko domina eskaini zion.
  • 1992: Japoniako Enperadoreak Kulturaren Ordenan sartu zuen.
  • 1992: Waseda Unibertsitateak Masaru Ibukaren oroimenezko egongela eraiki zuen.
  • 1993: Tokioko ohorezko hiritar izendatu zuten.
  • 1994: Zientziako ohorezko doktoretza, Brown Unibertsitatea, Rhode Island (AEB).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]