Merkataritza Libreko Erregelamendua (1778)
Itxura
Merkataritza Libreko Erregelamendua (gaztelaniaz: Reglamento y Aranceles Reales para el Comercio Libre de España a Indias) 1778ko urriaren 12an Karlos III.a Espainiakoak argitaratutako legea izan zen. Borboien erreformismoaren baitan, Hispanoamerika eta Espainiaren arteko merkataritza errazteko asmoa zuen, monopolioak malgutuz. Ondorioz, Espainiako 13 portu eta Indietako 27 ireki ziren merkataritzara. Euskal portuak, berriz, baztertuak izan ziren, eta atzerritartzat hartuak.