Metodo zientifiko (geologia)
Geologia zientzian asko erabiltzen dira zeharkako metodoak. Zuzenean esku artean erabili ezin ditugun objektu eta materialei buruzko informazioa biltzeko erabiltzen ditugu zeharkako azterketa-metodoak. Lurraren propietate fisiko eta kimikoak aztertuz egindako kalkulu eta dedukzioetan oinarritzen dira, baina desabantaila bat dute, datuak biltzeko muga.
Lurraren barnealdea aztertzeko erabiltzen ditugu zeharkako metodoak:
Lurraren eremu magnetikoa desberdina da Lurreko leku batzuetan eta besteetan. Magnetometroen bidez neurtzen dugu eremu magnetikoaren norabidea, inklinazioa eta intentsitatea. Magnitude horien balioak eta barez bestekoak desberdinak direnean, guk neurtutakoak anomalia magnetikoak direla esaten dugu. Zorupean eremu magnetikoren lerroak desbideratzen dituzten materialak daudela adierazten dute anomaliek, normalean metalezkoak edo akuiferoak izaten dira horrelako materialak. Arroka batzuek, hala nola basaltoak, magnetita dute, Lurraren eremu magnetikoak berak imandu dezakeen burdin oxido bat; hortaz. Horrelako arrokek beren magnetismo propioa dute, hondar-magnetismo izenekoa. Mineral hori osatzen duten mikrokristalak iparrorratz txiki-txikien modukoak dira: laba solidotzen denean, ipar magnetikora begira gelditzen dira. Paleomagnetismoaren azterketari esker, hau da, antzinako arroken hondar-magnetismoaren azterketari esker, badakigu Lurraren eremu magnetikoa nabarmen ahuldu eta ia desagertu ere egin dela garai jakin batzuetan eta gero, haren polaritatea inbertitu egin dela; alegia, Ipar polo magnetikoak Hego polo magnetikoaren posizioa hartu duela eta alderantziz.
Meteoritoen azterketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lurrera iristen diren meteorito gehienak Lurra sortu zen garai berean sortuak dira. Beraz, zer materialek osatzen dituzten aztertuz, Lurraren batez besteko konposizioa azter dezakegu eta geruzarik sakonenetan(mantuan eta nukleoan) zer elementu dauden ondoriozta dezakegu.
Arroka-lagin baten adina jakiteko erabiltzen dugu. Zenbait mineralek atomo erradioaktiboen proportzio jakin bat dute. Adibidez, zirkoiak uranio atomoak ditu. Ezegonkorrak dira uranio atomoak, eta berun bihurtzen dira. Badakigunez zer abiaduratan gertatzen den eraldaketa, gelditzen diren uranio atomoen proportzioa eta berun bihurtu direna azter dezakegu, eta mineralaren adina ondorioztatu.
Metodo grabimetrikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lurraren barnealdeko arroka. Masen banaketak grabitazio-eremuan eragiten dituen aldaketa txikiak neurtzen ditu. Materialik dentsoenek hala nola mineral metalikoak, anomalia grabimetriko positiboa sortzen dute(g = 9,8m/s² balio teorikoa baina handiagoa den balio bat), adibidez, horixe egiten dute kontsolidatu gabeko sedimentuek. Grabimetriaren bidez, lurrazaleko masen banaketan daude irregulartasunak neur ditzakegu (Lurreko mantuan dauden dentsitate txikiko arrokak, goranzko konbekzio-korronteak eratzen dituztenak), eta kanpo-nukleoko konbekzio-korronteak detektatu.
Gaur egun, erabilera ugari ditu metodo honek. Adibidez, O eta O isotopoen proportzioak neurtzen baditugu itsasoko fosil baten kaltzio karbonatozko lagin batean, nahiko zehazki jakin dezakegu zer tenperatura zegoen batez beste atmosferan organismoa bizirik zegoenean.