Biarritz-Iparralde aireportua
Biarritz-Iparralde | |||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
aéroport de Biarritz - Pays Basque Biarritz Pays Basque Aireportua | |||||||||||||||||||
Kokapena | |||||||||||||||||||
Herrialdea | Euskal Herria | ||||||||||||||||||
Probintzia | Lapurdi | ||||||||||||||||||
Herria | Angelu | ||||||||||||||||||
Koordenatuak | 43°28′06″N 1°31′24″W / 43.4683°N 1.5233°W | ||||||||||||||||||
Altitudea | 74 m, itsas mailaren gainetik | ||||||||||||||||||
Historia eta erabilera | |||||||||||||||||||
Irekiera | 1954 | ||||||||||||||||||
Izenaren jatorria | Biarritz Angelu Baiona Euskal Herria Parme (en) | ||||||||||||||||||
Aireportua | |||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||
Zerbitzu hiria | Biarritz | ||||||||||||||||||
Luzera | 2.250 | ||||||||||||||||||
Webgune ofiziala | |||||||||||||||||||
Biarritz-Iparralde aireportua Biarritz eta Angelu udalerrien artean dagoen aireportua da.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1950eko hamarkadan zehar sortu zen. Gaur egun Biarritzeko aireportua Lapurdi, Gipuzkoa eta Landetako biztanleek erabiltzen dute, nazioarte mailan dituen hegaldi kopuru handiarengatik. Donostiatik nahiko hurbil kokatzen da Biarritzeko aireportua eta urtero milaka dira aireportua erabiltzen duten biztanle gipuzkoarrak. Donostia eta Biarritz bitartean bada autobus zerbitzua gaur egun.
Azken hamarkadan Donostia eta Baiona bitarteko Euskal Hiriaren kontzeptua garatuz joan den heinean, asko izan dira Donostiako aireportua itxi eta eskualderako aireportu bakarra uztea eskatu dutenak. Dena den, ia ezinezkotzat jotzen da aireportu bakarra uztea, Donostiako aireportua eta Biarritzeko aireportua bi lurralde ezberdinetan aurkitzen direlako, eta bi lurralde horiek aireportu biak mantendu nahi dituztelako.
Aireportuaren kudeaketa Syndicat mixte pour l'aménagement et l'exploitation de l'aérodrome de Biarritz-Bayonne-Anglet taldeari dagokio 2007tik. Talde hau Baiona-Euskal Herriko Merkataritza Ganbarak, Euskal Hirigune Elkargoak, Pirineo Atlantikoetako departamentuak, Landetako departamentuak eta Donibane Lohitzuneko udaletxeak osatzen dute[1].
Ezaugarri teknikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Terminalak pista bakarra dauka, 09-27 pistak guztira 2.250 metroko luzera dauka. Terminalaren alboan, aparkaleku bat dago, lehen 30 minutuetan aparkatzea doakoa delarik. Aireportuaren IATA kodea BIQ da, eta ICAO kodea LFBZ.
Aireportuan dauden hegazkin konpainiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Azken urteetan Europako aireportu askotan gertatu bezala, kostu-baxuko hegaldiek gero eta garrantzia handiagoa dute Biarritzko aireportuan. Horrela, Ryanair hegazkin konpainia irlandarrak hainbat hegaldi eskaintzen ditu. Hauek dira aireportua erabiltzen duten hegazkin konpainiak.
Hegaldiak | |
---|---|
|
Estatistikak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eguneratua: 2017ko otsailaren 13a.[2] |
Urtea | Bidaiariak | Urtea | Bidaiariak |
---|---|---|---|
2001 | 790.631 | 2009 | 1.011.589 |
2002 | 778.767 | 2010 | 989.622 |
2003 | 799.914 | 2011 | 1.032.937 |
2004 | 786.373 | 2012 | 1.084.200 |
2005 | 817.083 | 2013 | 1.098.079 |
2006 | 865.601 | 2014 | 1.064.402 |
2007 | 930.880 | 2015 | 1.039.346 |
2008 | 1.028.006 | 2016 | 1.135.482 |
Hegaldiak bidaiarien arabera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Postua | Hiria | 2011n | 2012an | Aldaketa | Airelineak |
---|---|---|---|---|---|
1 | Paris-Orly, Frantzia | 544.292 | 531.139 | ▼%2,42 | Air France |
2 | Paris-Charles de Gaulle, Frantzia | 155.642 | 160.692 | ▲%3,24 | EasyJet |
3 | Lyon, Frantzia | 102.182 | 97.326 | ▼%4,75 | Air France, EasyJet |
4 | Londres-Stansted, Erresuma Batua | 94.868 | 90.663 | ▼%4,43 | Ryanair |
5 | Dublin, Irlanda | 35.762 | 42.745 | ▲%19,53 | Ryanair |
Hiri garraioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiriarteko autobusa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiriko autobusa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Argazkiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Martínez Artola, Alberto. «Aeropuertos en Euskal Herria» Auñamendi Entziklopedia (Noiz kontsultatua: 2019-11-09).
- ↑ (Frantsesez) Aireportuaren webgunea. .
- ↑ http://admin.biarritz.aeroport.fr/images/stats-decembre-2012.pdf Biarrizko aireportuaren webgunea
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Lapurdi |
- (Frantsesez) Aireportuaren webgunea.