Milan Panić
Milan Panić | |||
---|---|---|---|
(2015) | |||
1992ko uztailaren 14a - 1993ko otsailaren 9a ← baliorik ez - Radoje Kontić (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Belgrad, 1929ko abenduaren 20a (94 urte) | ||
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak Jugoslaviako Erresuma | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Milena Kitić (en) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Belgradeko Unibertsitatea Heidelbergeko Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | serbiera ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria, enpresaburua, filantropoa eta ekintzailea | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Serbiako Eliza Ortodoxoa | ||
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata hautagai independente |
Milan Panić (serbieraz: Милан Панић, mǐlan pǎːnit͡ɕ ahoskatua; Belgrad, Serbia, 1929ko abenduaren 20a) Jugoslaviar enpresaburu eta politikaria da. Gaztetan kirolari eta ikasle gisa nabarmendu zen. Kimika-ingeniaritzako ikasketak egin zituen, eta urtebete geroago bere hiriko txirrindularitza-txapelketa irabazi zuen. Geroxeago Alemanian egon zen ikasketak sakontzen, eta 1956an Estatu Batuetara emigratu zuen familiarekin. 1957-1959 bitartean, kimikako irakasle-laguntzaile izan zen Kalifornia Berriko Unibertsitatean. 1960an ICN botika-enpresa sortu zuen. Enpresaren egoitza nagusia Costa Mestan dago (Kalifornia), eta 600 sendagaitik gora saltzen ditu hirurogei herrialdetan. Panić enpresako lehendakari eta zuzendari exekutiboa da. 1990ean Serbiako botika-enpresa handiena erosi zuen Galenika, inguruko herrialde sozialista ohiekin negozioak egiten hasteko oinarri gisa. 1992ko uztailean, Jugoslaviako Errepublika Federal sortu berriaren lehendakariak hala eskatuta, Lehen Ministro kargua onartu zuen. Bi hilabete geroago Jugoslaviako gobernuburu hautatu zuten, gehiengo absolutuz, Biltzar Federaleko bi ganberetan. Saio berean ganberek ontzat hartu zuten Panićek proposatutako ministro-zerrenda. Enpresaburuak Defentsa-ministerioa hartu zuen beretzat. Panićen helburu nagusiak Nazio Batuak Jugoslaviari ezarritako zigorrak kentzea, bakea ezartzea eta hauteskunde orokorrak deitzea ziren. Gaur oposizioan dago.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Serbiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |