Miranda Otto
Miranda Lin Otto (Brisbane, 1967ko abenduaren 15a) aktore australiarra da. Eraztunen Jauna trilogian Éowyn gerlariaren rola betetzeagatik eta Chilling Adventures of Sabrina telesailean Zelda Spellman izateagatik da ezaguna.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Miranda Otto Australiako Brisbane eta Newcastle hirietan hazi zen[1]. Sei urte zituela gurasoak banandu egin ziren. Orduan tarte batez Hong Kongen bizi izan zen eta ondoren asteburutan aitarekin Sydney hirian izaten zen. 1990an Sydneyko National Institute of Dramatic Art akademian graduatu zen[2].
Aurreneko paper aipagarria Emma's War filmean izan zuen 1986an[2] eta hurrengo urteetan Australiako film ugaritan hartu zuen parte, bai eta hainbat izendapen jaso ere. Hollywoodek berekiko interesa adierazi zuen eta What Lies Beneath (2000)[3] filmean agertu ondoren Eraztunen Jauna: Bi dorreak (trilogiako bigarrena) Éowyn printzesa gerlaria izateko aukeratu zuten, Uma Thurmanek paper horri uko egin ostean[4]. Sei aste pasa zituen zaldi gainean ibiltzen eta borrokan ikasten[5]. Hurrengo urtean atera zen trilogiako hirugarren filma, Eraztunen Jauna: Erregearen Itzulera. Mundu mailako sona eman zion rol honek. Steven Spielberg zuzendariak War of the Worlds filmeko protagonista izateko aukeratu zuen Tom Cruiserekin batera.[6]
Hurrengo urteetan filmeak eta telesailak egin izan ditu. Homeland, 24: Legacy eta 2018tik aurrera Chilling Adventures of Sabrina.
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2003ko urtarrilaren 1ean Peter O'Brien aktore australiarrarekin ezkondu zen[7]. A Doll's House antzezlana egiten ari zirela ezagutu zuten elkar. Alaba bat daukate[8].
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filmeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Filma | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
1986 | Emma's War | Emma Grange | |
1987 | Initiation | Stevie | |
1988 | The 13th Floor | Rebecca | |
1991 | The Girl Who Came Late | Nell Tiscowitz | Emakumezko aktore onenaren sarirako izendapena (Australian Film Institute) |
1992 | The Last Days of Chez Nous | Annie | Emakumezko 2. mailako aktore onenaren sarirako izendapena (Australian Film Institute) eta (Film Critics Circle of Australia) |
1993 | The Nostradamus Kid | Jennie O'Brien | |
1995 | Sex Is a Four Letter Word | Viv | |
1996 | Love Serenade | Dimity Hurley | |
1997 | The Well | Katherine | Emakumezko aktore onenaren sarirako izendapena (Australian Film Institute) eta (Film Critics Circle of Australia) |
True Love and Chaos | Mimi | ||
Doing Time for Patsy Cline | Patsy Cline | ||
1998 | Dead Letter Office | Alice Walsh | Emakumezko aktore onenaren sarirako izendapena (Film Critics Circle of Australia) |
In the Winter Dark | Ronnie | Emakumezko 2. mailako aktore onenaren sarirako izendapena (Film Critics Circle of Australia) | |
The Thin Red Line | Marty Bell | ||
2000 | Kin | Anna | |
What Lies Beneath | Mary Feur | ||
2001 | The Three-Legged Fox | Ruth | Italian errodatu zen |
Human Nature | Gabrielle | ||
2002 | Close Your Eyes | Clara Strother | |
Julie Walking Home | Julie | ||
Eraztunen Jauna: Bi dorreak | Éowyn | Emakumezko aktore onenaren sarirako izendapena (Empire Award) | |
2003 | Eraztunen Jauna: Erregearen Itzulera | Emakumezko 2. mailako aktore onenaren izendapena (Broadcast Film Critics Association Award for Best Cast), (Saturn Award for Best Supporting Actress]]eta (Utah Film Critics Association Award) | |
Danny Deckchair | Glenda Lake | ||
2004 | In My Father's Den | Penny | |
Flight of the Phoenix | Kelly Johnson | ||
2005 | War of the Worlds | Mary Ann Davis | |
2009 | In Her Skin | Mrs. Barber | |
Blessed | Bianca | ||
2010 | South Solitary | Meredith Appleton | |
Get It at Goode's | Patty Williams | ||
2013 | Reaching for the Moon | Elizabeth Bishop | |
The Turning | Sherry | ||
2014 | I, Frankenstein | Queen Leonore | |
The Homesman | Theoline Belknapp | ||
2015 | The Daughter | Charlotte Finch | Emakumezko 2. mailako aktore onenaren izendapena (AACTA Award) |
2017 | Dance Academy: The Movie | Madeline Moncur | |
Annabelle: Creation | Esther Mullins | ||
2018 | Zoe | The Designer | |
The Chaperone | Ruth St. Dennis | ||
2019 | The Silence | Kelly Andrews | |
2020 | Downhill | Charlotte |
Telebista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Filma | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
1992 | Heroes II: The Return | Roma Page | Telefilmea |
1995 | Police Rescue | Amanda | atal bakarra |
1999 | The Jack Bull | Cora Redding | Telefilmea |
2001 | The Way We Live Now | Mrs. Hurtle | Miniseriea |
2004 | Through My Eyes: The Lindy Chamberlain Story | Lindy Chamberlain | Miniseriea |
2007 | [The Starter Wife | Cricket Stewart | Miniseriea |
Cashmere Mafia | Juliet Draper | 7 atal | |
2012 | Miss Fisher's Murder Mysteries | Lydia Andrews | atal bakarra |
2014 | Rake | Maddy Deane | 13 atal |
2015 | Homeland | Allison Carr | 12 atal |
2017 | 24: Legacy | Rebecca Ingram | 12 atal |
2018–2020 | Chilling Adventures of Sabrina | Zelda Spellman | Protagonista |
2021 | The Unusual Suspects | Sara Beasley |
Antzerkia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Antzezlana | Pertsonaia | Konpainia |
---|---|---|---|
1986 | The Bitter Tears of Petra Von Kant | Sydney Theatre Company | |
2002 | A Doll's House | Nora Helmer |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ www.miranda-otto.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-13).
- ↑ a b (Ingelesez) «Family viewing» The Sydney Morning Herald 2005-10-01 (Noiz kontsultatua: 2021-03-13).
- ↑ Zemeckis, Robert. (2000-07-21). What Lies Beneath. Dreamworks Pictures, Twentieth Century Fox, ImageMovers (Noiz kontsultatua: 2021-03-13).
- ↑ (Ingelesez) Calvario, Liz; Calvario, Liz. (2017-02-22). «Uma Thurman Regrets Turning Down ‘Lord Of The Rings’ Role» Deadline (Noiz kontsultatua: 2021-03-13).
- ↑ «WarnerBros.com | The Lord of the Rings: The Fellowship of the Ring | Movies» www.warnerbros.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-13).
- ↑ Spielberg, Steven. (2005-06-28). War of the Worlds. Paramount Pictures, Dreamworks Pictures, Amblin Entertainment (Noiz kontsultatua: 2021-03-13).
- ↑ (Ingelesez) «Miranda Otto marries in cathedral lock-out» The Sydney Morning Herald 2003-01-02 (Noiz kontsultatua: 2021-03-13).
- ↑ (Ingelesez) «Miranda Otto biography and filmography | Miranda Otto movies» Tribute (Noiz kontsultatua: 2021-03-13).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Aktorearen IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)