Mont Ventoux
Itxura
Mont Ventoux | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.912 m |
Prominentzia | 1.150 m |
Mota | mendi, hogback (en) eta free flight site (en) |
Geografia | |
Koordenatuak | 44°10′N 5°17′E / 44.17°N 5.28°E |
Mendikatea | Vaucluse Mountains (en) |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Eskualdea | Proventza-Alpeak-Kosta Urdina |
Departamendua | Vaucluse |
Lehen igoera | Petrarkaren igoera da dokumentatutako lehena. Hala ere, segur aski lehenago igoko zen norbait. |
Geologia | |
Material nagusia | kareharri |
Mont Ventoux (frantsesez: Mount Ventoux, okzitanieraz: Ventor) Frantziako hego-ekialdeko Proventza eskualdeko mendi bat da. 1912 metroko garaiera du, eta Carpentras udalerritik 20 kilometro ipar-ekialdera dago. Iparraldetik Drôme departamentuarekin mugatzen du; era berean, hego okzitanieraren eta ipar okzitanieraren arteko muga markatzen du. Inguruan ez du garaieraz pareko mendirik; horregatik, Proventzako Erraldoia ezizenaz ere ezaguna da.
Txirrindularitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Frantziako Tourra eta Dauphiné Libéré txirrindularitza lasterketak sarritan igotzen dira mendi honen tontorrera, dela hegoaldetik, dela iparraldetik edo dela ekialdetik:
- 1969ko Tourrean, uztailaren 13an, Tom Simpson ingeles txirrindularia mendate hori igotzen ari zela, bizikletatik lurrera ziplo erori eta bertan hil zen, nekearen, bero itogarriaren (35 °C), ahaleginaren, deshidratazioaren, anfetamina kontsumoaren eta ikusleek emandako koñaka hartu izanaren ondorioz.
- 2004ko Dauphiné Libéréan, Iban Mayo euskal herritarrak gaur arte bizikletaz mendate honetan egindako igoerarik lasterrena egin zuen: 55' 51''.