Montana
Montana NAF: [mɑnˈtænə] Ameriketako Estatu Batuetako ipar-mendebaldeko estatua da. Izena gaztelaniazko montaña (mendia) hitzetik dator. Iparraldean 877 kilometroko muga du Kanadarekin. 380.800 kilometro koadroko eremua du[1], eta 2016an 1.042.520 biztanle zituen[2]. Hiriburua Helena da, eta Billings hiri handiena.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mugak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Idaho mendebaldean eta hego-mendebaldean, Wyoming hegoaldean, Ipar Dakota ekialdean, Hego Dakota hego-ekialdean, Columbia Britainiarra ipar-mendebaldean, Alberta iparraldean eta Saskatchewan ipar-ekialdean
Hidrografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Missouri ibaia eta horren adarrak igarotzen dira bertatik.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Frantsesek esploratu zuten 1743an, eta Estatu Batuetako lurraldea izan zen 1803an. Batasuneko 41. estatua izan zen (1889).
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ekonomia nekazaritzan oinarritzen da, laboreetan batez ere. Abeltzaintzak eta meagintzak (kobrea, petrolioa, gas naturala, zilarra, urrea, zinka, manganesoa, harrikatza) ere garrantzia dute.
Montanar ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gary Cooper (1901-1961), aktorea.
- David Lynch (1946), zinema eta telebista zuzendaria.
- Levi Leipheimer (1973), txirrindularia.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017/08/10 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ United States Summary: 2010, Population and Housing Unit Counts, 2010 Census of Population and Housing. United States Census Bureau, census.gov (Noiz kontsultatua: 2017-08-10).
- ↑ Population and Housing Unit Estimates. U.S. Census Bureau, census.gov (Noiz kontsultatua: 2017-08-10).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Montanako estatuaren webgune ofiziala