Multzo mediatiko
Multzo mediatikoa, komunikabide-multzoa edo hedabide-multzoa hainbat komunikabide dituen enpresa-multzoa da, batez ere idatzizko komunikabideetan (egunkariak, aldizkariak eta beste argitalpen-produktu batzuk), ikus-entzunezko komunikabide tradizionaletan (telebista- eta irrati-kateak, zinema estudioak) eta telekomunikazio-modu berrienetan (bereziki, Internet) dibertsifikatzen denean.[1][2]
The Walt Disney Company da, gaur egun, munduko hedabide-multzo liderra, etaj arraitzen diote: Warner BrosekDiscovery, Comcast, Paramount Global eta Fox Corporation, lehen 21st Century Fox, 2019an Disney erosi arteko laugarren multzo mediatikoa zen. Tamaina handiagoko beste industria-multzo batzuk are presentzia handiagoa izan dezakete ikus-entzunezko sektorean, baina, negozioaren zati nagusia beste sektore ekonomiko batzuetan mantentzen dutenez, ez dira nagusiki multzo mediatikotzat hartzen, hala nola Sony[2][1] edo General Electric eta AT&T.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «¿Qué buscan los grandes empresarios mexicanos en medios extranjeros?» www.elfinanciero.com.mx.
- ↑ a b Manuel Castells at LSE - Mass Self-Communication. .