Nafarroa Garaiko euskarazko irratiak
Itxura
Nafarroa Garaiko euskarazko irratiak 2007an batu ziren NIES izeneko elkartean (Nafarroako Irrati Euskaldunen Sarea), Topaguneak sustatua.
Aralar
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aralar Irratiak ekin zion emititzeari 1991n Lekunberri aldean.
Beleixe
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beleixe Irratia lanean dago Sakanan 1999tik.
Esan erran
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Esan erran Irratia Ultzamaldean sortu zuten 1998an.
Euskalerria irratia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskalerria irratiak hainbat urtez lan egin behar izan du Iruñetik Nafarroako Gobernuak eman behar zion lizentziarik gabe, 1988tik 2015era hain zuzen ere.
Irati
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irati irratia Garraldan sortu zen 1993an.
Karrape
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karrape Irratiak emititzen du Leitzaldean 1997tik.
Xorroxin
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Xorroxin Irratia guztien aitzindaria da, 1981ean hasi baitzen lanean Baztanen.Baztan, Urdazubi, Zugarramurdi, Bertizarana, Malerreka eta Bortzirietan entzuten da.