Nazioen Mundua
Nazioen Mundua, 2007an Goierrin sortutako herri ekimena da.
Aurkezpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2007an hasi zen gorpuzten Idiazabalen, gerora Goierrin eta Euskal Herrian Nazioen Mundua izenez ezagutzera eman den mugimendua[1]. Herri kirola ardatz, sentsibilitate ezberdinetako herritarrak bildu ziren helburu baten baitan: nazio guztiek duten erabakitzeko eskubidea aldarrikatzea, eta hor kokatzen zuten Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea ere.
Herritarrek gizartean eta honen hobekuntzan eragiteko zuten ahalmenean sinetsita, euren eremutik hasi ginen autodeterminazioaren gaia gizarteratzen. Baliabide ekonomiko eskasak izan arren, gogoa eta ilusioa izan ziren euren indarra. Formatu txikia zen euren plaza naturala eta hori zen euren lan eremua, horrek egiten zien herri ekimen. Ekintzak finantzatu ahal izateko herri-kirol erakustaldiak egiten zituzten, jaialdi txikiak antolatu, telebistara joan ziren publiko moduan, hamaika bilera egin zituzten, taloak egin, Udaletan atxikimendu mozioak sartu zituzten, sare sozialak baliatu zituzten, taloak saldu, hitzaldiak antolatu, errifak…
Azken urte hauetako ibilbidean, jendearen parte hartzea errazten zuten ekintzak antolatzea izan zuten buruan, ekintza parte hartzaileak, koloretsuak, eraikitzaileak, baikorrak, anitzak, lanerako ez ezik, gozatzeko aukera ere ematen zutenak, … eta beti ere autodeterminazio eskubidearen jiran; elkartuz, guztien borondatez, ametsak lor zitezkeela erakutsiz.
Igartzako manifestua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ordura arte Idiazabalgo autodeterminazioaren aldeko herri ekimena zenak, eskualdera zabaltzen hasiak ziren jada, eta zabalpen hori Beasaingo Igartza jauregian aurkeztu nahi zuten. 2010eko maiatzaren 22an, ospe eta ardura handiko 35 goierritarrek, ekonomia, kirol, politika nahiz kultura arloko pertsona erreferentzialak, aurkeztu zuten Igartzako Manifestua deitu zena. Adierazpen harekin oinarri bat finkatu nahi zuten, oinarri demokratiko bat, sentsibilitate ezberdinek bat egin zezaketen topagune bat, denek kabitzeko modukoa, denek irabazteko modukoa: erabakitzeko eskubidea.
Argazki hura mugarri bat izan zen, Goierriko herritarrek ilusioz eta pozez hartu zutena eta herri ekimen hau eskualdean zabaltzen lagundu zuena.
Xedea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nazioen Munduak honako helburu hauek ditu[2]:
- Nazioen Mundua ideologia eta sentsibilitate desberdina duten herritarrez osatutako herri ekimena da.
- Helburu oinarrizko bat du: herritar orok bere naziotasunaren gain erabakitzeko duen eskubidearen aitortza eta onarpena.
- Erabakitzekoeskubidea gatazka politikoaren muinetik ateratzea, desideologizatzea eta gizarteratzea bilatzen du. Ez gara politikaz ari, eskubideetaz ari gara.
- Herritarrez osatutako taldea da. Erabakitzeko eskubidea gai garrantzitsuegia da politikoen esku bakarrik uzteko.
- Herritarren lidergoa eta ekimena, bultzatu eta gauzatzen du.
- Erabakitzeko eskubidearen topagunera iristeko bideak bilatu, sortu eta ibiltzen ditu, aurreiritziak gaindituz eta desberdintzen gaituena baino, batzen gaituena lehenetsiz.
- Jendartea osatzen dugun norbanako, eragile eta erakunde ororen arteko sinergiak, parte hartzea eta elkarlana bilatzen ditu.
- Erabakitzekoeskubidearen aldarrikapenerako eta gizarteratzerako ekimen parte hartzaile, dinamikoak, eta irekiak erabiltzen ditu.
- Giza harremanen balioan sinistu eta gizarte sanoago, justuago eta demokratikoago bat eraikitzekoherritarrok dugun ardura geure egiten dugu.
- Denon eskubidea gauzatzeko unea iritsi dela sinisten dugu.
Harremanak nazioartean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaia jorratzen duten beste erakunde edo herrialde batzuekin harremana izaten eta sendotzen saiatu ziren aldi berean, Eskoziarekin eta Kataluniarekin batez ere, joan-etorriko hainbat jarduera antolatuz, elkar ezagutuz lehenengo eta elkarri ikasiz gero. Hor kokatu zen 2010ean Eskoziarrekin Ordizian antolatutako jaialdi erraldoia, adibidez. Hori baino egun batzuk lehenago, eta Euskal herri mailako jaialdia izatea nahi zutenez, Donostiako Miramar Jauregian Euskal Herri mailan ezagunak ziren kultura, ekonomia, politika eta kiroleko aurpegi ezagunek bat egin zuten herri ekimenarekin[3].
Ekimenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itsasondon 80 urte lehenago udalbatzak onartu zuen autodeterminazioaren aldeko aldarriaren berri iritsi zitzaien. Aukera ezin hobea zen 1931n Itsasondoko alkatea buru zela, onartu zen idatzi hura berretsiz, 2011n Goierriko alkate guztiek bat egitea Igartzako Manifestuaren bidez.
Ildo beretik etorri dira Gazta zati bat dokumentala, Lazkaoko Flashmob-a, Dantza zati bat, besteak beste.
Denbora lerroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Honako denbora lerroa izan du Nazioen Mundua herri ekimenak[4].
Abiapuntua: Idiazabal
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2008ko San Blasak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Idiazabalen sentsibilitate desberdineko bi herritar ezagun eta errespetatuk Nazioen Munduaren aurkezpena egin zuten, autodeterminazio eskubidearen aldeko Idiazabalgo herri ekimena.
2008ko martxoa. Eskoziara bidaia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskoziarekin harremanak sortu eta sendotzeko asmoz, 100 laguneko espedizioa Edinburgo eta Invernessera joan ziren. Kirola eta folklorearen bidez erabakitzeko eskubidea aldarrikatu genuen.
2009ko apirila. Kataluniara bidaia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]100 lagun baino gehiagoko ordezkaritza bat La Bisbal de L’Empordara eta Bartzelonara joan ginen erabakitzeko eskubidearen gaia nola jorratzen ari ziren gertutik ezagutzera. Zubiak sortzera.
2009ko ekaina. Inverness Basque Tartan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herrien arteko uztarketan sakontzeko euskal “tartan-a” sortu eta Eskoziako gobernuan ofizialki erregistratu zuten “Inverness Basque Tartan” izenarekin.
2009ko uztaila. Eskoziara bidaia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]70 euskaldun Invernessera joan ziren, Highlands Games World Championship mundu mailako txapelketara, 2010ean egitekoa zen autodeterminazio erreferendumaren harira.
2009ko urria. Katalanen etorrera Idiazabalera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]“Autodeterminazioa herrien topagune” lelopean, Kataluniako ordezkaritza bat gonbidatu zuten Idiazabalera.
2010eko otsaila. Kataluniara bidaia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Idiazabalgo ordezkaritza bat La Bisbal de L’Empordara joan ziren, herri galdeketa gertutik jarraitzera.
2010eko martxoa. Katalanak Idiazabalera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]“Euskal Herria-Catalunya” topaketa antolatu zuten Idiazabalen. Bertan La Bisbal de L’Empordako gonbidatuek Katalunian egin berri ziren independentziari buruzko galdeketen berri eman zieten.
Goierrira jauzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2010eko urria. Miramar Jauregiko agerraldia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herri mailako kirol, politika eta kultura munduko hainbat eragilek Igartzako Manifestuarekin bat egin eta Scotland-Euskal Herria jaialdira joateko deialdia luzatu zioten euskal gizarteari Miramar Jauregian egindako agerraldi publikoan.
2010eko urria. Scotland-Euskal Herria jaialdia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]7000 lagun bildu zituen jaialdi erraldoia antolatu zuten Ordizian (Gipuzkoa). Ia 100 laguneko ordezkaritza eskoziarra gonbidatu genuen, kirolariz, dantzariz, politikariz, musikariz eta kazetariz osatutakoa.
2011ko apirila. Itsasondo 1931-Goierri 2011: Autodeterminazioa gero eta argiago
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1931n, Itsasondon, autodeterminazioaren aldeko lehenengo adierazpen instituzionala egin zutenetik 80 urte betetzen zirela eta, Goierriko 18 alkateek bat egin zutenIgartzako Manifestuarekin, Itsasondoko adierazpen hura berretsiz.
2011ko uztaila. Mosaiko Erraldoia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ezberdinen arteko batuketak duen garrantzia adieraziz, pertsonaz osatutako mosaiko erraldoia egin zuten Larraitzeko zelaietan “Autodeterminazioa/Self-determination” lelopean.
Gazta zati bat dokumentala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2012ko apirila. Gazta Zati Bat dokumentalaren estreinaldia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian aurkeztu genuen Gazta Zati Bat, ordura arte egindako lana jasotzen duen dokumentala.
2012 iraila. Gazta&Bread Work-Cafe
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Donostiako Zinemaldiaren testuinguran, erabakitzeko eskubideari buruzko mahai inguruak antolatu genituen Donostiako Boulebardean.
Gazta Zati Bat
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Anbizioa izan zuten eta erronka berriak jarri euren buruari, mugarik handienak bakoitzak bere buruan dituela jakinda. Hasieratik izan zuten garbi egindakoa jaso egin behar zela nolabait, testigantza jaso, gero zabaldu eta jakitera emateko. Bideoan grabatzen saiatu ziren egindako guztia, baita ekintza txikiena ere, egunen batean material harekin zerbait egin ahal izango zutela eta.
2012ko ekaina. “Gure esku dago” jaialdia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Egun osoko jaialdia antolatu zuten Lazkaon. Bertan grabatu zuten “Gure esku dago” Flashmoba, herritarrek elkartuta egin zezaketenaren adibide.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- https://web.archive.org/web/20150801205651/http://nazioenmundua.net/ Ekimenaren webgunea.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://web.archive.org/web/20131116111420/http://nazioenmundua.net/index.php/nor-gara/aurkezpena Nazioen Mundua
- ↑ https://web.archive.org/web/20131116111838/http://nazioenmundua.net/index.php/nor-gara/xedea Nazioen Mundua
- ↑ https://web.archive.org/web/20131116142644/http://nazioenmundua.net/index.php/nor-gara/ideia Nazioen Mundua
- ↑ https://web.archive.org/web/20131116110106/http://nazioenmundua.net/index.php/denbora-lerroa Nazioen Mundua