Edukira joan

Nishinomiya (Hyōgo)

Koordenatuak: 34°44′16″N 135°20′30″E / 34.73764°N 135.34175°E / 34.73764; 135.34175
Wikipedia, Entziklopedia askea
Nishinomiya
西宮市
西宮
core city of Japan (en) Itzuli
Administrazioa
Herrialdea Japonia
Uhartea
Eskualdea
Prefektura
Honshu
Kansai
Hyōgo
AlkateaToshirō Ishii
Izen ofiziala西宮市
西宮町
Jatorrizko izena西宮市
Posta kodea662-8567
Geografia
Koordenatuak34°44′16″N 135°20′30″E / 34.73764°N 135.34175°E / 34.73764; 135.34175
Map
Azalera99,96 km²
MugakideakAshiya (en) Itzuli, Amagasaki, Itami (en) Itzuli, Takarazuka (en) Itzuli eta Kobe
Demografia
Biztanleria487.010 (2021)
−840 (2015)
Dentsitatea4.872 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1925eko apirilaren 1a, 1889ko apirilaren 1a eta XII. mendea
Ordu eremuaUTC+09:00
Hiri senidetuakAgen, Spokane, Amami (en) Itzuli, Yusuhara (en) Itzuli, Burlington, Shaoxing eta Londrina
http://www.nishi.or.jp/ www.nishi.or.jp

Nishinomiya (japonieraz: 西宮 Nishinomiya-shi?) Japoniako Honshu uhartearen mendebaldean dagoen hiria da, Hyōgo prefeturako hirugarren handiena. 2011ko erroldaren arabera 483.598 biztanle ditu.

Prefeturaren hego-ekialdean kokaturik dago, Kobe eta Osaka hirien artean. Bi hiri hauetako aberatsentzat luxuzko auzoak sortu dira Nishinomiyako, bereziki Ashiyarekin mugan dagoen eremuan. Hiriak bi eremu bereizi ditu, mendialdea (Rokkō mendizerra) eta kostaldea, Osakako Badiari begira. Erdialdean 309 metrotako garaiera duen Kabuto mendia dago.

Izena III mendean eraikitako Hirota santutegiak ematen dio, izan ere Kyotoko aristokraziak Nishi no miya izenaz ezagutzen baitzuen, "mendebaldeko santutegia". Gaur egungo hiria 1925ean eratu zen eta 1933 eta 1951 artean inguruko herriekin batuz lurraldea zabalduz joan zen.

Hanshin Tigers beisbol taldea 1985ean Japoniako txapelduna izan zen eta Erdialdeko Liga ere bost aldiz irabazi du.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]