Edukira joan

Njörðr

Wikipedia, Entziklopedia askea
Njörðr
Eskandinaviar mitologia eta Æsir
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
BaliokideakPoseidon eta Neptuno
Familia
Seme-alabakFrey eta Freyja
KidetzaVanir

Njörðr, eskandinaviar mitologian, Vanirretako bat da, eta lur emankorraren eta itsas kostaldeko jainkoa, baita nautika eta nabigazioarena ere. Skaðiren senarra eta Frey eta Freyjaren aita zen. Bere ama, Heimskringlaren arabera, bere arreba eta maitalea izan zen. Itxuraz, Vanirrek, Æsirrek ez bezala, odol bereko pertsonen artean ezkontzeko ohitura zuten. Bere arrebaren izena, baliteke Njörðr izatea ere, Tazito historialari erromatarrak latinera Nerthus (Njörðr) bezala itzuli zuen jainkosa germaniarraren izenaren berreraikitzearen arabera. Esaten denez, bere bizilekua Noatun da, "itsasontzi-herria". Njörðr, ugalkortasunarekin estuki lotutako jainko bat ere bada, orokorrean Vanir guztiak bezala.

Njörðr eta bere seme-alabak, Æsirrekin elkartu ziren Vanirren bahitu bezala, bi alde hauen arteko gerraren ondoren. Bahitu horiek, aristokraziako familiako kidetzat eta buruzagi legitimotzat hartuak dira, baina ez dute bake hitzarmenaren elkarren interesak ziurtatzeko abiatzeko eskubiderik.

Njörðrek Skaði nola ezagutu zuen

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rydbergen arabera, Æsirrek samin handiz hil zuten Skaðiren aita zen Þjazi, mundua izoztu zuena. Skaðik bere eskiak jantzi zituen eta bide osoan Valhallarantz eskiatu zuen. Jainkoak, egin zioten kalte hori nolabait ordaintzeko ideiarekin ados zeuden. Berak, gizonetako edonor aukera zezakeen bere senar bezala, baina, aukeraketa hori egiten zuen bitartean, soilik gizonen oinak ikustea baimentzen zitzaion. Denbora luzez begiratu zituen oinak, eta oinik garbienak aukeratu zituen, Baldurrenak izango zirela pentsatuz. Baina ez ziren Baldurrenak, Njörðrenak baizik, honen oinak, itsasoak garbitzen zituelarik. Elkar asko maite zuten arren, bere senar-emazte harremana ez zen hoberena izan. Skaði neguaren lurraldean bizi zen, baina Njörðrek ez zuen batere gogoko denbora guztian otsoak esnatua izaterik, eta lo, apenas egiten zuen, hotzaren ondorioz. Skaðik ezin zuen itsas ondoan bizitzerik jasan, kaioek beti esnatzen baitzuten olatuen soinuarekin batera. Baina bedratzi egun Þrymheimen eta hiru gau Noatunen bizitzea, urte zatirik handienean, ipar latitudeetan tenperatura baxuen nagusitasuna sinbolizatuz.

Njörðr izena, Njǫrðr idazten da antzinako eskandinavierazko letreiaketaren estandarizazioan, baina ǫ hizkia, sarri, ö hizkiagatik ordezkatua da, familiartasunagatik edo erraztasun teknikoagatik. Modu askotan idaz daiteke: Njord, Njordr, Niord, Niordr, Njörd edo Njördr adibidez.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mitologia Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.